lainoa izan da erruduna !
Atzo beste istripu larri bat gertatu da. Pertsona bat hilik eta
hemeretzi bat zauritu. Oraingoan N-1ean izan da, baina berdin jazo
zitekeen A-8an edo beste edozein errepidetan, sarritan lez.
Atzokoan lainoa izan da erruduna, noski. Garraio sistemak ez du
zeikusirik, jakina! Sistema ekonomiko honek ere ez, nahiz eta milaka
ibilgailu ipintzen dituen egunero-egunero errepideetan, eros-salgai eta
pertsonak milaka eta milaka mugiarazten dituen, edo denbora bera
merkantilizatu eta "urre" bilakarazi duen. Inola ere ez.
Istripu bat izan da, istripu tamalgarria. Ez dezagun bila ba ardurarik, ez dago-eta.
Eta erantzunkizunak bilatzen tematzen denak kontuak eska diezazkiola
lainoari atzokoagatik. Eta euriari aurreko astekoagatik. Eta elurrari,
eta izotzari, eta haizeari,... Ez beza pentsa ere, atzo hildakoa,
herenegun zendutako langilea, kalte fisiko, psikiko, material eta
abarrekoak, batzuen "gastu" zerrendetan ondo kalkulatuta -eta onartuta-
daudenik. Ez pajeatu. Lainoa izan da.
Zorte ona dute behintzat lainoak eta lagunek, oraingoz ezin baitituzte
legez kanpo utzi, atxilotu, torturatu, espetxeratu,... Baina ez
daitezela lar fio.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: