inperioaren krisialdia?
Krisialdia gora eta behera, egoera honetara eraman gaituztenek ez dute inolako ardurarik bereganatu nahi.
Ez gaude behin behineko arazo baten aitzin. Garbi dago sistema bera sartu dela krisialdian, baina ba dirudi interes berezia dagoela aferaren benetako neurriak izkutatzeko. Jendea beldurtzen ari dira, bai, komunikabideen joera hauxe da, baina sakoneko azterketari ihes egiten diote gehienek. Izan ere krisialdi honen gibelean gaur egungo munduaren bi zutabeak daude, kapitalismoa eta inperioa.
Sinestarazi nahi izan digute kapitalismoa sistemarik onena dela, eta inperioaren hedapenari globalizazioa deitu nahi izan diote, baina errealitateak ezin dira betirako izkutatu izen edota irudi faltsuak erabiliz. Orain krisialdia aipatzen da behin eta berriro, baina kapitalismoari esker etengabeko krisialdian bizi dira mundu honetako biztanle gehienak.
Batzuek diote inperioa erortzen ari dela gure begien aurrean. Gainbehera doa, hau begibistakoa da. Baina ez da ahantzi behar indar militarraren garrantzia. Inperioak, inperio izateari utzi aurretik, eskuetan dituen tresna guziak erabiliko ditu. Eta tresna horietako bat armada da. Beste krisialdi uneetan gerlak izan dira ihesbideak. Gertatuko da oraingoan ere?
Egilea: nihaur
Iruzkinak
Utzi iruzkina: