Kategoria: ezker_abertzalea
Bistan da zein den PPSEren asmoa datozen hauteskundeei begira: aldundiren bat ere, aurretik ostutako Eusko Jaurlaritzaz gain, eskuratzea. Kosta ahala kosta egin nahi dute eta, horretarako, edozer baliatuko dute; nagusiki, jakina, ezker abertzalearen ilegalizazioa luzatzea. Izan ere, badakite jakin horrelaxe bakarrik lor dezaketela euskal ogasunen diruetan ere eskua sartzea. Francisco Lópezek eta Andoni Basagoitik, lehengo lepotik burua, kalkuluak eginak dituzte eta pentsatu dute Eusko Jaurlaritzarekin egindako gauza bera egin dezaketela, orain ere, aldundiekin. Arabakoa esku-eskura dute le...
El documento de ETA publicado el pasado día 17 de enero ha dado lugar, como es habitual, a una cascada de reacciones. Entre ellas se distinguen, como también es corriente, las de los exégetas, aquellos que se esfuerzan en decirnos lo que ETA ha querido decir, lo que “la Organización” desea realmente manifestar. Lo cierto es, y así se ha evidenciado tantas veces en el pasado, que ETA dice en sus grandilocuentes comunicados exactamente lo que pretende decir y calla u omite aquello que desea mantener oculto. En éste último comunicado, dos aspectos han centrado el interés de los observad...
Arnaldorekin solasean ibiltzea beti da ohorea!! BARtulun egon zen Urriaren 13ko sarekada baino lehenago eta kafe luze bat hartu genuen!! Patxarana ere nola ez!! Estatu faxistak ixilarazi nahi duenez, BARtulun hitza emango diogu!! tulu.
Azken egunetan oilo-ipurdia izan degu BARtulu-n. Gazte mugimenduaren kontrako operazioan atxilotutako lagunak Espainiar estatuaren mekanismo errepresiboaren erdi erdian aurkitzen direlako. Torturaren bidean, manipulazio informazioaren zurrunbiloan, (in)justizia interesatu espainiarraren hatzaparretan, finean, besterik egiten ez dakien estatuaren eskuetan; aurrera begiratze hutsak beldurtzen duen estatuaren esku. Nahiz eta sufrikari ugari jasan ditugun BARtulu-n ere, aurrera begiratzeko garaia dela iruditzen zaigu. Ezker Abertzaleak kalean jarri duen txostenarekin bat egiten dugu eta ...
Espainolek, mende askoren ostean, oraindik ere erresistentzia handia pairatzen dute euskaldunon aldetik. Bistan dute ez garela herri menderatzen erraza eta, horregatik, estrategia sibilinoagoak asmatu behar dituzte Euskal Herria behin betikoz konkistatzekotan. Gure gizartean euren aldeko kanpotar mordoa txertatu ostean, eta euren hizkuntza eta kultura gureak bailiran behin onarrarazita, oraindik, nazioa garela eta geure bidea egin nahi dugula ikusten dute, eta hori guztia, neurri handi batean behintzat, EAEn daukagun autonomia politikoari esker lortu dugula konturatu dira. Ez dira, e...
Ostera ere hauteskundeak izan ditugu Euskal Herrian, Euskal Herri osoan alegia (nahiz eta zirkunskripzio ezberdinetan bozkatzera behartuta egon), eta, egia esanda, aurretik bagenekiena egiaztatu ahal izan dugu atzera ere. Eta zer genekien aurretik? Bada, bistakoa dena: 1) Hego Euskal Herrian, behintzat, euskal naziozaleak gara gehienok; espainolak baino dezente gehiago. Ipar Euskal Herrian, ordea, bestelakoak dira gauzak, oraindik ere sustraitu beharra baitago euskal nazioaren kontzeptua. Baina bidean goaz, eta denborak aitortuko digu naziotasun osoa, ez i...
Aurki izango dugu Jaurlaritza berria. Laster, bai, merezimendu osoz irabazi dugun gobernua; espainolez eta espainolentzat osatutako gobernua, edo jaurlaritza. Euskaraz irakurtzen ere ez dakien lehendakaria buru, eta auskalo nortzuk eta zelakoak sailburu, baina ez euskal naziozaleak, hori behintzat, ez. Egia esanda, Ezker Abertzalearen milaka botoak zakarrontzira bota ostean, ez zeukaten, ez, oso gaitza Gasteizko Legebiltzarra ere eskuratzea. Horixe da demokrazia berriaren zutabeetako bat: berez irabazterik ez baduzu, ezaba ezazu oposizioaren zati handi b...
Berehalaxe dira hauteskundeak. Martxoaren bata gain-gainean dugu dagoeneko. Eta, oraingo hauetan, Ezker Abertzalea legez kanpo utzita, badirudi aukeraren bat dutela espainolistek Ajuria-Eneako Jaurlaritza eskuratzeko. Horregatik, beldur dira jeltzaleak, hainbeste urtean beren gustura maneiatu duten guztia galduko ote duten beldur. Ez da gutxiagorako, egia esanda, baina gainerako naziozaleoi (jeltzale ez garenoi, alegia) ez letorkiguke txarto, behingoagatik, beste batzuek gobernatzea Euskal Autonomia Erkidegoan. Beste kontu bat da onerako ala txa...
Bistakoa da Espainiako botere judizialak legez kanpo utziko dituela Ezker Abertzalearen balizko hautetsi-zerrendak. Oraingoan, antza, ez dute udal hauteskundeetan egin zuten txapuza bera egiteko aukerarik izango; hau da, ezingo dituzte zerrenda batzuk ontzat eman eta beste batzuk ilegalizatu. Izan ere, legebiltzarrerako hauteskundeetan, alderdi edo elkarte bakoitzak zerrenda bakarra izan behar du, eta ez udalerriak adina zerrenda, munizipaletan bezala. Zapateroren zerbitzariek (Rubalcabak, Garzonek eta enparauek) kosta ahala kosta aurkituko dituzte D3M eta Askatasuna “ETA-Batasunarek...
Gaur ez nuen post bat argitaratzea pentstatuta baina, D3M plataforma Bilbon aurkeztu dute."Demokrata" zein talantedunek haien legalitatetik at utziko dutenez, Santi Albaren testu bat etorri zait burura. Polita bezain egokia. D3M aurkeztu bezain laster kondenatu egin dituzte. Espetxera kondenatutak baitaude. Kondenatuak kondena hitzari uko egiteagatik. Sinatzera!! Declaración de principios de un intelectual español. No condeno al rey Fahd, honrado por el rey de España, que tala cabezas, poda manos y arranca ojos, que humilla a las mujeres y amordaza a los op...
Ezker Abertzaleak gogorki salatu nahi du israeldar armadak Gazan burutzen ari den neurrigabeko erasoa. Ehunka pertsona hil eta zauritu dituzte dagoeneko bonbaketek, eta Israelek bultzaturiko blokeoaren ondorioz dagoeneko larria zen Gazako herritarren egoera muturrera eraman du. Aitzitik, bonbardaketaz gain israeleko armadak Gazaren inbasioarekin mehatxatzen du. Elkarrizketa eta negoziazioaren aldeko hautua berresten dugu Palestinar eta Israeldarren arteko gatazkari konponbidea emateko, tresna egoki bakarra gatazka oro konpontzeko. Konponbidea herrien eta herritarren eskubideen errespetuan ...
EUSKAL HERRIA, NAZIO BAT, SELEKZIO BAT, FEDERAZIO BAT Urteak eta urteak daramatza Euskal Herriak bere selekzio nazionalen ofizialtasuna aldarrikatzen" Horren lekuko da ESAIT, azken 13 hauetan horretan ari delako buru belarri. Egun, inork ez du zalantzan jartzen euskal herritar gehiengo handi batek, Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzen duela. Iaz, abenduaren 29an, Bilbon, Euskal Herria, nazio bat, selekzio bat lelopean ESAITek antolatutako ekimena horren adibidea besterik ez da. Duela 12 hilabeteko ekimena antolatzeko erabili genituen arrazoien artean, espainiar eta frant...
Hauteskunde autonomikoen atarirantz hurbilduz goazen honetan, ohiko “demokratek” abian jarri dute, ostera ere, kondenetan oinarrituriko aurre-kanpaina bat. Betiko leloa, ezer berririk ez zerupean. Azpeitiko atentatuak aitzakia ezin hobea jarri du batzuek zein bestetzuek beren horretan jarrai dezaten, euren betiko leloei eusten, alegia. Ezker Abertzaleak ETAren ekintza armatuak inoiz kondenatuko balitu, jakina da gatazka ez litzatekeela, besterik gabe, konponduko. Arazoa politikoa baita, eta oso arazo sustraitua gure artean, gainera, euskal gizartean. Konponbideak, beraz, politikoa er...
Arnaldo Otegi Ésta es su primera entrevista para un medio nacional desde que salió de prisión hace tres meses. Transcurrido ya un año y medio desde el final del proceso de negociación, Arnaldo Otegi subraya la necesidad de articular una estrategia que supere el actual bloqueo y posibilite saltar el muro contra el que se han estrellado históricamente las reivindicaciones vascas. Y remarca que sólo la izquierda abertzale tiene capacidad de mover el escenario político y crear un proyecto ilusionante. Arnaldo Otegi, interlocutor de la izquierda abertzale con el Estado español, aborda la necesi...
Zorionak Usurbil!! Beste hainbat lekutan bezalaxe, Euskal Herrian ere beste zabor kudeaketa bat posible dela erakutsi digute Usurbilen. Osasunari bide emango dion proiektu baten aurrean gaude, zaborra ahalik eta gutxien sortu eta ahalik eta gehien birziklatu, hau da finean, errauskailu planta bat ez Zubietan ez inon beharrezkoa ez dela irudikatuko duen proiektua. Beraz, San Markos Mankomunitatean aurrerapausoak eman badituzte, Debagoienan zergatik ez? Zaborra guztion arazoa dela barneratu beharra daukagu eta zaborraren arazoari guztion artean egingo diogu aurre. Atez ateko bilketaren bitar...
Eskubideen aldeko indar metaketarako prest agertu da ezker abertzalea. Egungo egoera politikoak eskaintzen duen argazkiak, orain dela 30 urte benetako aldaketa politiko bat garatzeko izandakoarekin antza du ezker abertzalearentzat. Hori dela eta, Euskal Herriaren etorkizuna bermatuko duen marko demokratikoa eraikitzeko prestutasuna agertu du, «Espainian eroso bizitzearen» alde apustu egin nahi dutenen iruzurra ezeztatuz. Gari MUJIKA | DONOSTIA Orain 30 urte Euskal Herriak benetako aldaketa politikoa bizitzeko parada izan zuenean bezala, egungo testuinguruan ere, aldaketa polit...
inperioaren krisialdia? Krisialdia gora eta behera, egoera honetara eraman gaituztenek ez dute inolako ardurarik bereganatu nahi. Ez gaude behin behineko arazo baten aitzin. Garbi dago sistema bera sartu dela krisialdian, baina ba dirudi interes berezia dagoela aferaren benetako neurriak izkutatzeko. Jendea beldurtzen ari dira, bai, komunikabideen joera hauxe da, baina sakoneko azterketari ihes egiten diote gehienek. Izan ere krisialdi honen gibelean gaur egungo munduaren bi zutabeak daude, kapitalismoa eta inperioa. Sinestarazi nahi izan digute kapitalismoa sistemarik onena dela, eta inpe...
Joseba Alvarez Euskal presoaEuskara, bermea; euskal Estatua, tresna Euskararen aurkako eraso berria lantzen ari dira gure herria ukatzen duten bi estatuak. Frantses Akademiaren azken oharrak eta Pariseko Senatuak izandako jarrerak argi eta garbi erakutsi dute zein izango den euskararekiko politika etorkizunean Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan. Errealitate horri azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak gehitzen badizkiogu, argi dago genozidio linguistiko-kulturala indartuko dutela, euskarak egiten baikaitu euskaldun eta Euskal Herri. Estatu espainolean ere, beste eraso bat prestat...
Patxi Zabaletaren jarraitzaile hauek, Ezenarro, Abril eta konpainia, txarto eta berandu azaldu dira oraingoan ere. Gure kaleetan ETAkideen izenak agertzen direla-eta, direnak eta direnak entzun behar izan ditugu, eta, bitartean, eurak isilik, indarkeria guztien kontra daudela sinistarazita. Orain, eztabaida artifizial horretan tokirik ez dutela ikusita, astakeriaren bat esatea bururatu zaie, titular txikietan, behintzat, agertu ahal izateko: EFE Agentzia: Aralar ha pedido que se retiren de los edificios y calles públicas "todo símbolo que tenga relación con la dictadura...
ONGI ETORRI INO!!!
¿el pnv y nafarroa bai quieren el desmantelamiento de la izquierda abertzale? Egilea-Escrito por: nihaur saila-en artikuluak No lo sé, pero por lo visto Ion Irala, que firma como miembro del NBB y de NaBai, sí. Veamos lo que decía este señor en Deia: En Sudáfrica el apartheid está abolido de derecho pero no de hecho. Cualquiera que se haya dado una vuelta por esas latitudes podrá corroborarlo. Lamentable después de unos diez años de la abolición del apartheid. Y el mundo sigue mirando para otro lado igual que ocurre con Tíbet. Muchos de nosotros tenemos alguna idea de los sufrimientos que ...
INO askatu! Ezker abertzalearen kontrako beste eraso bat, muga guztiak gainditzen dituen erasoa eta Espainiako gobernuak PNV-ren laguntzarekin gatazka politiko zein armatua gainditzeko egiten duten aportazioa. Ez dute beraien helburua lortuko eta ezker abertzalea, beste talde askok ezagutzen ez duten duintasunarekin lanean jarraituko du, eskola, auzo eta herri guztietan, Euskal Herria konponbidera eramango duen Marko Demokratiko baten alde, non proiektu politiko guztiak (independentzia barne) egingarriak izango diren. Antzuolatik gure besarkada beroena Arrasateko herria...