ARALARREKO HAUEK TUMATXA DIRA!!

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-09-11 18:46

Patxi Zabaletaren jarraitzaile hauek, Ezenarro, Abril eta konpainia, txarto eta berandu azaldu dira oraingoan ere. Gure kaleetan ETAkideen izenak agertzen direla-eta, direnak eta direnak entzun behar izan ditugu, eta, bitartean, eurak isilik, indarkeria guztien kontra daudela sinistarazita. Orain, eztabaida artifizial horretan tokirik ez dutela ikusita, astakeriaren bat esatea bururatu zaie, titular txikietan, behintzat, agertu ahal izateko:

 

 Aralar por ti.

 

EFE Agentzia: Aralar ha pedido que se retiren de los edificios y calles públicas "todo símbolo que tenga relación con la dictadura franquista así como los nombres de calles y lugares recogidos en los callejeros de personas condenadas por delitos relacionados con todo tipo de violencia".

 

Badirudi orain arte ez direla konturatu zenbat ikur frankista ditugun gure karriketan. Eta, mundu guztiarekin ondo geratzekotan, zera gehitu dute beren mezuan, ken ditzatela, era berean, edozein indarkeriarekin zerikusia izateagatik kondenaturik izan diren pertsonen izenak ere.

 

Ikur frankistak badakigu zeintzuk diren, denok ezagutzen ditugu, eta gutako askok haien materializazioa pairatu behar izan dugu, gogor pairatu ere, gure azalean. Edozein indarkeria, berriz, anbiguo samarra izan daiteke, aurreko artikuluan esan dudan bezala, badirelako biktimak eta biktimak, terroristak eta terroristak, eta nola ez, indarkeria eta indarkeria.

 

Esan ez digutena da indarkeriarekin erlazionatuta, zuzenean eta espresuki, ETAren inguruko jendea baino ez dutela ikusten. Gainerakoek, noski, ez dute genero bereko indarkeriarik praktikatu, euren “justizia” sistemak hala dioelako. Kale-borroka, esaterako, terrorismotzat tipifikaturik dago egun, tortura eta errepresio poliziala zilegi omen diren bitartean.

 

Ez da zilegi, ordea, karta-sorta birekin jokatzea kartetan. Gaizkiaren eta Ongiaren gainetik ezin aldi berean ibili. Beraz, definizio puntu bat eskatu behar zaie sasi-politiko hasberri hauei. Ez al dira oraindik konturatu ez dutela ezker abertzaleko jendea engainatu? Zergatik ez dute esaten, behingoz, boterearen epeletan egotea dutela helburu, kosta ahala kosta? Non egon dira gaurdaino Aralarreko hauek? Eta, egiten duten horri deitzen al diote “politika egitea”? Eta politika ezkertzalea, gainera? Jexux, Maria eta Joxe!!


Utzi iruzkina: