Abiadura Handiko Trenaren Nafarroako proiektua bazter utziko du Espainiako Gobernuak. Horixe uste du, behintzat, Nafarroako Parlamentuko Aralar-NaBai taldeak, eta halaxe azaldu du Txentxo Jimenez parlamentariak jendaurrean. Espainiak egungo egitasmoa moldatuko du, Jimenezen hitzetan. "Senak hori erraten digu, eta ziur gara hala eginen dutela". Senaz eta usteaz harago, hori errateko "informazioa" ere badutela erantsi du Jimenezek. Informazio horren arabera, egungo proiektua baztertu, eta egungo tren korridorea baliatuko luke Espainiako Gobernuak, moldatzeko, aldaketa teknikoak egiteko, eta E...



Atzo, Berria egunkarian, Jonjo Agirre, Altsasuko Aralar-NaBaiko zinegotzi ohiaren guttun bat agertu zen. Guttunan amaika arrazoi jartzen du Jonjok, AHTren aurka agertzeko. Iritzi artikuloak kontraste handia egiten du beste honen aldean, Aralarko kordinatzailea den Txentxo Jimenez eta atzo ere Diario de Noticias-en agertu zena. Hemen, Altsasuko herritarraren guttuna erreproduzitzen dugu Berrian agertu den bezala, baina Altsasu Zaindu blogean ere agertzen da, euskeraz eta erderaz.Konponezineko kalteak: hesi-ondorioa, zarata ikaragarria, paisaiari eginiko eraso bortitza, lurren okupazioa, akui...


MEREZITA

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2009-03-18 20:14

Aurki izango dugu Jaurlaritza berria. Laster, bai, merezimendu osoz irabazi dugun gobernua; espainolez eta espainolentzat osatutako gobernua, edo jaurlaritza. Euskaraz irakurtzen ere ez dakien lehendakaria buru, eta auskalo nortzuk eta zelakoak sailburu, baina ez euskal naziozaleak, hori behintzat, ez.        Egia esanda, Ezker Abertzalearen milaka botoak zakarrontzira bota ostean, ez zeukaten, ez, oso gaitza Gasteizko Legebiltzarra ere eskuratzea. Horixe da demokrazia berriaren zutabeetako bat: berez irabazterik ez baduzu, ezaba ezazu oposizioaren zati handi b...


Hari bATEn BueltAN!!!

bartulu 1456131354110 BARtulu | 2009-03-07 09:38

Macaco-k esaten duen bezala, "dicen que el futuro pende de un hilo", azken aldian behintzat, egunorokotasunak beldurra ematen duela esango genuke. Dirudun eta diruzainek(beraien polizien presentziaz baliatuz) eta kapitalismoaren printzipioak eskuan harturik, gizartea kinka larrira bideratu dute. Esaten dute gizarteak berak bideratu duela egoera baina berriz ere tranpa egiten dabiltza, gizarteari kondizio horiek baten batek jarri zizkion eta emaitzak ondo kalkulatuak zituelarik. Horrela izanik, gizartea "supervivientes" saio haundi bat bilakatu dute eta espektakuloa mahai-gaineratu. E...


Hauteskunde autonomikoak pasata, emaitzak mahai gainean ditugu. Ukaezina da hauteskunde autonomiko (EAEko) "irekienak" izan ditugula eta datozen aste edota hilabeteetan datorkiguna oraindik eta zabalagoa eta lehiakorragoa izango dela. Ekin diezaiogun, labur bada ere, hauteskundeen gorabeherak aztertzeari.Lehenengo aipatu nahi dudan datua abstentzioarena da. Askotan, eserleku, boto eta abarrekoei buruz hitz egiteko hartzen den presak datu hau ezkutarazi egin ohi digu (salbuespena, adibidez, ezker abertzaleak abstentziorako deia egin izan duen kasuetan izan da). Botorik eman gabe gelditu dira...


  Egun bakar bat, ordu gutxi batzuk hauteskundeak izateko. Demokraziaren jaia (kar-kar).  Gehienok urduri egongo gara emaitzei so; zerbait aldatuko balu bezala. Eta ez da ezer aldatuko. Hobe esanda, herri honek pairatzen duen egoera antidemokratikoa Vascongadetako Parlamentilloan islatuko da. EAJkoei berdin zaie, are gehiago poz-pozik daude ezkerti eta abertzale askoren bozka jasoko dutelako. Boto inutila guztiz; ezertarako balio ez duelako. Erregionalismoa, txistua eta tanborila. Orain arte, Azkarragak txistua eraman du; Madrazok tanborila eta Ibarretxek erregionalismo kutsua ja...


Hizketaldiak•EGOERA POLITIKOAREN HAUSNARKETA ETA HAUTESKUNDEAK•ARALAR, EA, EAJ, EB-BERDEAK ETA EZKER ABERTZALEA•BIDALI ZURE GALDERA ALDERDI POLITIKOETAKO ORDEZKARIEI                               Hitzaro Euskara Elkarteak eta Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta mahai-ingurua izango da datorren asteazkenean (otsailak 11), 19:00etan, Barrena Kultur Etxean. Egoera politikoaren hausnarketa eta hauteskundeak izango dituzte eztabaidagai ...


Leku-aldaketa

jonabril 1456149198743 Polietika | 2009-01-20 16:28

Blogak.com atarian hartu zuen aterpe nire lehenbiziko blogak. Gaur etxe hau utzi eta atari berrira noa, etxera. Hemendik aitzin, orain arteko asmo berarekin, atari berrian egonen naiz. Bisita egitea espero dut. Dagoeneko artikulu berria topatuko duzue bertan: http://www.aralar.net/blogak/jon-abrilGero arte, eta bertan elkar ikusiko dugu.


Gure artean izan da egunotan Abdullah Demirbas, kurdistango DTP alderdiko kidea. Aralar alderdiak gonbidatuta egon da Euskal Herrian, tartean Gasteiz eta Iruñako parlamentuetan, eta Donositako Udalean zein Arabako Foru Aldundian.  egin ditugu egunotan Euskal Herrian. Atzo berean, Iruñan izan ginen, bere hitzaldia aditzen.Izugarria da herri kurduak bizi duen egoera. Eta ez da makala Demirbasek berak herri kurduaren defentsan egindako lanagatik pairatzen ari dena. Diyarbakirreko alkatea da. Tira, alkatea zen. Inhabilitatu egin zuen Turkiako Gobernuak, bere hiriko gida turistikoa kurduera...


Azaroaren 9an goizeko 8:15ean geratuko gara zezentegiko (Corralillos) behin-behineko aparkalekuan 8:30etan bertatik Aralar aldera abiatzeko, 17:00etan Iruneara itzultzeko.   Aralar mendizerrak 208 km2 ditu. Lurraren herena Gipuzkoan  eta beste bi herenak Nafarroan, Zaldibi-Ataun eta Erga (1.088 m) mendiaren artean kokatuta dago.   Duela milaka urte bizi izan dira Aralarren gure arbasoak. Euskal Herri osoan dagoen hilarri multzorik haundiena hemen dago: 44 trikuharri Nafarroan eta 17 Gipuzkoan. Artzantzak garrantzi handia izan du. Duela 130 urte 800 artzain bizi ziren 40.000 a...


Patxi Zabaletaren jarraitzaile hauek, Ezenarro, Abril eta konpainia, txarto eta berandu azaldu dira oraingoan ere. Gure kaleetan ETAkideen izenak agertzen direla-eta, direnak eta direnak entzun behar izan ditugu, eta, bitartean, eurak isilik, indarkeria guztien kontra daudela sinistarazita. Orain, eztabaida artifizial horretan tokirik ez dutela ikusita, astakeriaren bat esatea bururatu zaie, titular txikietan, behintzat, agertu ahal izateko:       EFE Agentzia: Aralar ha pedido que se retiren de los edificios y calles públicas "todo símbolo que tenga relación con la dictadura...


Quienes compartimos trinchera ideológica con el Lehendakari en la defensa del derecho a decidir, creemos llegado el momento de que el PNV les de una patada a los socios pedigüeños que están empezando a ser un serio obstáculo para el avance de la causa soberanista en este país.   Personajillos como la juntera Nerea Galvez, elegida gracias a la coalición entre Ezker Batua y Aralar, se lanzan ahora al linchamiento del adversario político. Y es que las direcciones de EB y EA están bien preocupadas del futuro que les deparan los resultados de las elecciones del 9 de marzo de 2008.   ¿C...


Maiatzaren 27tik gaur arte Tamalgarria iruditzen bazaigu ere, egoera larrira iritsi gara Zaldibin; eta ezinbestekoa deritzogu herritar guztioi, legegintzaldi berri honen hasiera nola joan den eta gaur egun zein egoeretan aurkitzen garen azaltzea. Maiatzaren 27an burutu ziren udal hauteskundeak, bertan agertu zen herritarren borondatea zein zen. EAE-ANV taldeko herritarrok 435 boto jaso genituen eta Aralar taldekoek bezainbeste. Berdinketa! Hori zen denon ahotan ibili zena eta orain zer??.Momentuko zalaparta guztien ondoren (erreferenduma zela eta ez zela, Aralarrek 5 hartuko zituela....) el...



Maiatzaren 27ko hauteskundeetan Zaldibiko herriak hitza eta erabakia hartu zuen. 435 bozka eman zizkion Aralarri eta beste 435 bozka EAE-ANVri. Lehen momentutik Ezker Abertzaleak argi izan du ADOSTASUNA IZANGO ZELA UDALA OSATZEKO GILTZA eta bide horretan ezinbestekoa zela udal demokratikoa osatzea, baina Aralarrek ez du bide horretan sakontzerik nahi izan. Hasiera hasieratik, Aralarrek adostasunean eta baldintza demokratikoetan udala osatzeko aukera baztertu izan du. Azken aste honek hori agertu besterik ez du egin. Gure usteak egiaztatu dira, ASTELEHENA EKAINAK 11, bi aldeetako proposamen...


Azken iruzkinak