Azaroaren 9-an ... Aralarko Malloak!

mintzmenditaldea 1456151594942 Mintzakide Mendi Taldea | 2008-11-04 21:30

Azaroaren 9an goizeko 8:15ean geratuko gara zezentegiko (Corralillos) behin-behineko aparkalekuan 8:30etan bertatik Aralar aldera abiatzeko, 17:00etan Iruneara itzultzeko.

 

Aralar mendizerrak 208 km2 ditu. Lurraren herena Gipuzkoan  eta beste bi herenak Nafarroan, Zaldibi-Ataun eta Erga (1.088 m) mendiaren artean kokatuta dago.

 

Duela milaka urte bizi izan dira Aralarren gure arbasoak. Euskal Herri osoan dagoen hilarri multzorik haundiena hemen dago: 44 trikuharri Nafarroan eta 17 Gipuzkoan. Artzantzak garrantzi handia izan du. Duela 130 urte 800 artzain bizi ziren 40.000 ardiekin.

 

Ibilbidea: Guardetxe (950m.)-Errenaga (1.288m.)-Igaratza-Irumugarrieta (1.430 m.).

Zailtasun: Erdikoa.

Denbora: 4 ordu (osotara).

 

Guardetxeko aparkalekuan kotxea utziko dugu. Han Igaratzara doan pista hartu (pista sahiesteko eskizko ibilbide markatua badago, nahi izanez gero), Pago-Mari izeneko larretik pasa eta pistari jarraitu eskuineko aldetik, basoa bukatzen denean maldan gora Errenaga mendixka irabazi arte.

 

Hemen Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mugan gaude. Handik oso gutxira ezkerreko bidea hartuta eta Gipuzkoan barne Igaratzako aterpera hurbildu (ordu eta laurden).

  

Berriz Nafarroako zatira bueltatu eta txuri-gorriz markatuta dagoen bideari jarraitu Malloako punturik garaienera iritsi arte. Irumugarrieta edo Intzako Dorrea (1.430 m.).

  


Utzi iruzkina: