Kategoria: malloak
Azaroaren 9an goizeko 8:15ean geratuko gara zezentegiko (Corralillos) behin-behineko aparkalekuan 8:30etan bertatik Aralar aldera abiatzeko, 17:00etan Iruneara itzultzeko. Aralar mendizerrak 208 km2 ditu. Lurraren herena Gipuzkoan eta beste bi herenak Nafarroan, Zaldibi-Ataun eta Erga (1.088 m) mendiaren artean kokatuta dago. Duela milaka urte bizi izan dira Aralarren gure arbasoak. Euskal Herri osoan dagoen hilarri multzorik haundiena hemen dago: 44 trikuharri Nafarroan eta 17 Gipuzkoan. Artzantzak garrantzi handia izan du. Duela 130 urte 800 artzain bizi ziren 40.000 a...