Hari bATEn BueltAN!!!

bartulu 1456131354110 BARtulu | 2009-03-07 09:38

Macaco-k esaten duen bezala, "dicen que el futuro pende de un hilo", azken aldian behintzat, egunorokotasunak beldurra ematen duela esango genuke. Dirudun eta diruzainek(beraien polizien presentziaz baliatuz) eta kapitalismoaren printzipioak eskuan harturik, gizartea kinka larrira bideratu dute. Esaten dute gizarteak berak bideratu duela egoera baina berriz ere tranpa egiten dabiltza, gizarteari kondizio horiek baten batek jarri zizkion eta emaitzak ondo kalkulatuak zituelarik. Horrela izanik, gizartea "supervivientes" saio haundi bat bilakatu dute eta espektakuloa mahai-gaineratu. Eredu ekonomikoaren aldaketa beharrezkoa da egunotan, errealitatearen eraldaketa eta polo soberanista diote batzuk! Ez dakigu posible izango den azken hau, indar politikoak maltzurrak bait dira! Inkisidore bilakatu dira elekzioetan eta ezker abertzalea zokoratzen saiatu dira. PNV-PSOE-ARALAR koalizioak eta bere lapur(lapur politikoak omen dira!) kuadrilak hitz egiten duten bakoitzean "sube el pan", eta hori ez da krisi garaian behar duguna, baizik ogia eta aberastasuna banatu!!

 

Tulu.


Utzi iruzkina: