UDAL OSAKETA ARRISKUAN!!
Maiatzaren 27ko hauteskundeetan Zaldibiko herriak hitza eta erabakia hartu zuen. 435 bozka eman zizkion Aralarri eta beste 435 bozka EAE-ANVri.
Lehen momentutik Ezker Abertzaleak argi izan du ADOSTASUNA IZANGO ZELA UDALA OSATZEKO GILTZA eta bide horretan ezinbestekoa zela udal demokratikoa osatzea, baina Aralarrek ez du bide horretan sakontzerik nahi izan.
Hasiera hasieratik, Aralarrek adostasunean eta baldintza demokratikoetan udala osatzeko aukera baztertu izan du. Azken aste honek hori agertu besterik ez du egin. Gure usteak egiaztatu dira,
ASTELEHENA
EKAINAK 11, bi aldeetako proposamenak mahai gainean jarri genituen.
- EAE-ANV:
o 4 eta 4 zinegotzi eskubide berdintasunean Loreg legea aplikatuz.
o
4 urtez herriaren erabakiaren arabera Udala osatuz eta konsentsua lan
tresna gisa oinarri hartuz.
- ARALAR:
o Aralarrek 4 zinegotzi eta EAE-ANVk 4 ordezkari, ofizialtasun gabeak baina kontsentsua oinarri hartuaz eta alkatearen bozka ez erabiltzeko konpromisoarekin.
Egoera honetan, EAE-ANVk
bideragarri ikusten zuen udal osaketa. Nahiz eta aldeko eta aurkako faktoreak
asko izan.
AZKEN BILERA, OSTEGUNA EKAINAK 14, ARALARren JARRERA ALDAKETA:
Azken bilkuran esandakoak haizeak eraman ditu eta beren jarreran atzera egin dute. BERAZ:
- ARALARREN AZKEN PROPOSAMENA:
o Aralarrek 5 zinegotzi eta EAE-ANVk 4 ordezkari ez ofizial izatea erabaki du. Eskema hau onartu ezean ez dutela kargurik hartuko eta diputazioak esku hartuko duela esan dute.
- EAE-ANV:
o Astelehenean esandakoaren arabera, sakontzeko asmoarekin iritsi eta Aralarren jarrera itxiarekin topatu ginen eta alperrik izan ziren atea irekitzeko saiakerak.
o Lehen unetik, Ezker Abertzalea adostasunaren bila esfortzu ikaragarriak egin ditu eta horrelako jarrera arduragabearekin topatu gara. Badirudi, Aralarrek agintea izan ezean bost ajola zaiola Zaldibiako Udalarekin zer gertatuko den.
o Bilerak 10 minutu iraun zuen.
EGOERAREN INGURUKO IRAKURKETA
ARALARrek udal demokratikoa ez osatzeko ERABAKI POLITIKOA HARTU DU, hau hitzez hitz beraiek esana izan da. Beraz, ez dute LOREG legea aplikatuko.
Honez gain, nahiz eta udal osaketarako 4 zinegotzi izendatzea nahikoa den, ARALARrek herriak emaniko 4 zinegotziez gain, 5 hartzeko asmora jauzi egin du edo bestela, udala diputazioaren esku uzteko mehatxua egin du.
EZ DAGO BORONDATERIK HERRIAREN HITZA ERRESPETATZEKO ETA GAINERA, ARALARREK ALDERDI INTERESAK, HERRIAREN INTERESEN GAINETIK JARRI DITU.
ZALDIBIAKO UDAL OSAKETA ARRISKUAN
Ekainak 18, astelehena da azken eguna Zaldibiako Udala osatzeko.
Egoeraren larritasuna ikusirik, EAE-ANVren apostua astelehenean udala osatzea da, herriak maiatzaren 27an hartu zuen erabakiaren arabera, alegia 4 eta 4.
BERAZ, ARALARRI ONDORENGOA EXIJITZEN DIOGU:
- Ardura politikoz jokatu dezala eta herritarrek emaniko botuak ez ditzala mespretxatu.
- Astelehean, herriak Aralarri emaniko 4 zinegotzi karguak hartu eta gure ordezkariarekin batera udala osatu dezala eskatzen diogu.
- Astelehenetik aurrera, gure 4 ordezkariekin batera udal demokratiko baterantz, egin beharreko bidea eztabaidatu eta adosteko prozedura bat abiatu dezala.
Guretzat, zure iritzi eta kezkak garrantzitsuak direlako,
HERRI OSOARENTZAT BATZARRA
LARUNBATA 16, eguerdiko 12tan UDALETXE AURREAN