Kategoria: arriskuan
Maiatzaren 27ko hauteskundeetan Zaldibiko herriak hitza eta erabakia hartu zuen. 435 bozka eman zizkion Aralarri eta beste 435 bozka EAE-ANVri. Lehen momentutik Ezker Abertzaleak argi izan du ADOSTASUNA IZANGO ZELA UDALA OSATZEKO GILTZA eta bide horretan ezinbestekoa zela udal demokratikoa osatzea, baina Aralarrek ez du bide horretan sakontzerik nahi izan. Hasiera hasieratik, Aralarrek adostasunean eta baldintza demokratikoetan udala osatzeko aukera baztertu izan du. Azken aste honek hori agertu besterik ez du egin. Gure usteak egiaztatu dira, ASTELEHENA EKAINAK 11, bi aldeetako proposamen...