Hamaika arrazoi AHT honen aurka
Atzo, Berria egunkarian, Jonjo Agirre, Altsasuko Aralar-NaBaiko zinegotzi ohiaren guttun bat agertu zen. Guttunan amaika arrazoi jartzen du Jonjok, AHTren aurka agertzeko. Iritzi artikuloak kontraste handia egiten du beste honen aldean, Aralarko kordinatzailea den Txentxo Jimenez eta atzo ere Diario de Noticias-en agertu zena. Hemen, Altsasuko herritarraren guttuna erreproduzitzen dugu Berrian agertu den bezala, baina Altsasu Zaindu blogean ere agertzen da, euskeraz eta erderaz.
Konponezineko kalteak: hesi-ondorioa, zarata
ikaragarria, paisaiari eginiko eraso bortitza, lurren okupazioa,
akuiferoen suntsiketa, energia kontsumoaren biderkatzea,
hondakinentzako hamaika zabortegiren sorrera, balio ekologiko handiko
ekosistemen kaltetzea...
Desoreka iturri: hiriburuen arteko lotura besterik ez du
egingo, hirietan aglomerazioa bultzatuko du eta kalte larriak eragingo
dizkie nekazaritzari eta oro har herrietako eta nekazaritzako eremuko
bizimodu eta bizi-kalitateari.
AHTak lan baldintzen ezegonkortasuna areagotu eta deslokalizazio industriala erraztu egingo du.
Guztiok ordainduko dugu, baina gutxi batzuek erabili ahal
izango dute soilik, joan-etorrien %95 ez dira-eta hiriburuen artekoak,
herrien artekoak eta herri eta hiriburuen artekoak baizik, berez
defizitarioa den elite batentzat pentsatutako garraiobidea...
Gizarte gastuak murriztea eragingo du: dirutza horrekin,
populazio guztiarentzako kalitatezko garraio publikoa finantzatu eta
bestebehar sozial askori erantzun lekieke.
AHTak ez ditu konponduko egungo garraio arazoak: politikari gehienak gezurretan edo ezjakin...
Batetik, hirietan geldituko da soilik. Beraz, ez ditu murriztuko eskualde barruko joan-etorriak.
Bestetik, ez dio kamioi kopuruaren urtez urteko hazkuntzari ere aurre egingo.
Autobide, superportu, plataforma logistiko eta abar biltzen
dituen azpiegitura plan erraldoi baten parte da AHTa; garraioa negozio
den heinean, garraioaren hazkundea muga gabe bultzatzea helburu duen
plan baten parte, alegia.
Alderdi politiko gehienak adarra jotzen ari zaizkigu beste
behin ere, edo hori bezain txarra dena bestela, alderdi batzuek ez
dakite zertan ari diren ere. Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza duten
alderdi eta koalizio guztiek eman diote oniritzia AHT honi. UPSNtik
hasi, IUNetik igaro eta NaBai-n bukatu, batek ere ez du praktikan ezer
egin jostailua ordaindu beharko dugun herritarroi informazioa eskaini
eta parte hartzea ahalbidetzeko. Batek ere ez.
Batere gardentasunik gabe, propaganda eskaini digute
Informazioaren ordez. Udalerrien zein herritarren interesei, nahiei eta
borondateari bizkarra emanda ari dira guztiak; batzuek sustatzen, eta
besteak, era batera edo bestera txikizioari babesa emanez.
Noren mesederako da AHT hau?
BERRIAn bertan Julio Villanuevak gogorarazi dizkigu zenbait
datu mamitsu. Adibidez: Munduko hamar eraikuntza enpresa handienetatik
zazpi espainiarrak direla; Espainia munduko 5. zementu kontsumitzailea
dela, Europan autobia-autobide kilometro gehien duena eta 2020rako AHT
kilometro gehien izango duena munduan... Mundu zabalean lanean
ari diren mafien ustez, Espainia aukera handiko eremua omen da...
Europako estaturik ustelenetakoa omen da Espainiako erreinua...
Horregatik guztiagatik, besteak beste, badago nahikoa arrazoi bidegabekeria horri aurre egiteko, ezta? AHTa gelditu, bada!
Jonjo Agirre.
Altsasuko Aralar-NaBaiko zinegotzi ohia.
Actualización: en Altsasu Zaindu destripan el comentado articulo de Txentxo Jimenez.
Iruzkinak
JJ 2009-05-11 11:47 #1

Penagarria da alderdi politiko gehienen jarrera, Nafarroan behinik behin.

Informazioa exijitu eta zabaltzeko gauza ere ez dira izan, are gutxiago eztabaida publikoa antolatzeko. Zer pentsatua ematen luke horrek guztiak.

Eskertzekoa eta eredugarria izaten ari da AHTren aurkako plataformen, talde ekologisten eta zenbait adituren (Bermejo, Antiguedad, Arizkun...) ekarpena .

Horiei esker dakigu txapuza ikaragarri honi buruz dakigun apurra, ez ordea askoz baliabide eta erraztasun gehiago duten alderdiei esker.

Segi lanean orain arte bezala!

Utzi iruzkina: