Mahai-ingurua alderdi polikoekin otsailaren 11n

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2009-02-09 01:35

Hizketaldiak



•EGOERA POLITIKOAREN HAUSNARKETA
ETA HAUTESKUNDEAK


•ARALAR, EA, EAJ, EB-BERDEAK
ETA EZKER ABERTZALEA


•BIDALI ZURE GALDERA ALDERDI POLITIKOETAKO ORDEZKARIEI

                              

Hitzaro Euskara Elkarteak eta Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta mahai-ingurua izango da datorren asteazkenean (otsailak 11), 19:00etan, Barrena Kultur Etxean. Egoera politikoaren hausnarketa eta hauteskundeak izango dituzte eztabaidagai alderdi politikoetako ordezkariek.


Aintzane Ezenarro (Aralar), Onintza Lasa (Eusko Alkartasuna), Luke Uribe-Etxeberria (EAJ/PNV), Mikel Arana (Ezker Batua-Berdeak) eta oraindik zehazteke dagoen Ezker Abertzaleko kide bat izango dira mahai-inguruan parte hartuko duten ordezkariak. PSE-EEri eta Alderdi Popularrari ere egin zaie ekitaldian parte hatzeko deialdia baina ez dira bertan izango. Sozialistek Hitzarori adierazi diotenez, ez dute Ezker Abertzalearekin eztabaidatu nahi eta horregatik esan diote ezetz mahai inguruan parte hartzeari. Popularrek, berriz, deialdiari erantzun ere ez diote egin.

Honenbestez, alderdi politikoetako bost ordezkari ariko dira, 19:00etatik aurrera, Barrena Kultur Etxeko areto nagusian. Eztabaida bi ordukoa izango dela aurreikusten da eta bost bloke nagusitan banatuko da. Bloke bakoitzak 15/20 minutuko epe-muga izango du, ordezkari bakoitzak bere azalpena egiteko eta erantzuteko aukera izan dezan. Hizketaldiaren azken ordu erdian, alderdietako ordezkariek entzuleen galderak eta blogera bidalitakoak erantzungo dituzte.

Mahai-ingururako prestatu dugun areto nagusia beteko balitz, ondoan dagoen erakusketa gelan bideo-konferentzia bitartez jarraitu ahalko da ekitaldia.

OHARRA: Alderdietako ordezkariei galdera bidali nahi badiozu, erantzun mezu honi zure galderarekin eta nori zuzentzen diozun azalduz.



Utzi iruzkina: