Ekitaldi xume eta ospetsuan sinatu dute Ordizia Rugby Elkarteak eta Hitzarok euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena. Nekane Apaolaza Hitzaroko presidenteak elkartearen 15. urteurrenean abiatu berri den ibilbide berria goraipatu du eta eskerrak eman dizkie urte guztiotan Hitzaroren euskarri izan diren guztiei: bazkideei, babesleei, erakundeei, komunikabideei eta “finean, pertsonei, edozein egitasmoren atzean pertsonak baitaude”. A...


                                              Hitzarok, Goierriko Hedabideak-ekin elkarlanean, Goierriko Hitzaren sei hilabeteko 5 harpidetza zozketatuko ditu bazkideen artean. Oraindik harpidedun ez direnek, zozketan sartzeko Hitzaroko bulegora deitu beharko dute (943 16 23 66) edo mezu honi erantzun. Zozketa urriaren 8an egingo da eta izen-ematea bezperan (urriare...


                      Arrakastarekin amaitu da aurten ere makillaje ikastaroa. Joan zen asteartean eman zioten amaiera aurtengo ekitaldiari. Beatriz Etxaidek egin ditu irakasle lanak eta adin desberdinetako 12 lagunek hartu dute parte. Etxaidek aitortu duenez "oso talde ona izan da, gogotsu etorri da eta ikasteko gogoarekin".Norberak ikastaroan ikasitakoa praktikan jartzeko garaia heldu zitzaien azken saioan, Beatriz gainean izan bazuten ere, norberak bere burua makillatu behar izan zuen...


Ekitaldi mordoa antolatu da datozen egunetan mintzalagunentzako. Mendi irteera, Mintza Eguna, afaria... deneterik mingaina dantzatu eta euskaraz bizitzeko.Mendi irteeraEguna: Maiatzak 23Ordua: Goizeko 10etan Araiako fabrikanNorentzat: Bazkide eta mintzalagunentzatIzen-ematea: Maiatzak 21 baino lehen Hitzaroko bulegoan Mintza Eguna Eguna: Ekainak 6 Ordua: Goizeko 11etan hasiko da egitaraua Norentzat: Mintzalagunentzat Izen-ematea: Maiatzak 22 baino lehen Hitzaroko bulegoanEgitaraua:                11:00etan: ongi eto...


                                                   Hitzarok eta Udaleko Euskara Zebitzuak antolatuta haurrentzako artzain jokoak egin ziren iragan larunbatean Jose Migel Barandiaran plazan. Kulki taldeko Luis Fer eta Asierrek animazio polita jarri zuten artzain jokoen bueltan: pilota, karba, txingak, aroak... denetarik izan zen 3-12 urte bitarteko haurrentzat.Eguraldia lagun...


                             Hitzaro Kultur Elkarteak abian jarri du Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpaina Ordiziako Udal Liburutegiaren eta Mujika liburu dendaren laguntzarekin. Ekimena apirilaren 23tik uztailaren 24ra bitarte egingo da Topagunearen aterkipean eta Lazkaoko Goierriko Euskal Eskola eta Gerriko liburu dendarekin elkarlanean. Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren helbururik behinena irakurketa sustatzea da. Honen bidez, Topagunearen ki...


                              Hitzarok eta Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Kultur Sailak antolatu duten Ikusi Makusi programazioaren azken saioa izango da datorren larunbatean (maiatzak 9). Kulki Artzainen joko eta jolasak, izenak berak dion bezala, artzantzan oinarritutako haurrentzako joko didaktikoak dira, abereak eta artzantza mundua ezagutarazteko.Jokoak 3-12 urte bitarteko haurrentzat daude aurreikusita eta ekitaldia 17:30ean hasiko da Jose Mi...


                     Hitzaro Kultur Elkarteak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duten Ikusi Makusi programaren barruan asteartean izan zen emanaldiak 200 pertsona inguru bildu zituen Barrena Kultur Etxeko areto nagusian. Txontxongilo taldearen 'Erreka Mari' ikuskizuna deigarri suertatu zen bertaratu ziren haur eta gurasoentzat. Azpimarratzekoa da ekitaldira gerturatu ziren guztiek ezin izan zutela emanaldia aretoan jarraitu, izan ere, saioa hasi baino ordu laurden lehenago lepo bete b...


                    Hitzarok autobusa antolatu du Herri Urratserako. Tikeak salgai daude Ordiziako Mujika liburu dendan maiatzaren 7ra arte.               HERRI URRATS 2009, SENPERE                           EGUNA: Maiatzak 10    AUTOBUSERAKO TIKEAK: Mujika liburu dendan  &nbs...


Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Hitzaro Euskara Elkarteak antolatu duten sukaldaritza ikastaroa atzeratu egin da. Martxoaren 18an hasiko da eta Amaia Oar-Artetak emango du. Izena ematen dutenek eguneroko jakiak ez ezik berezitasunak egiten ere ikasiko dute.Ikastaroa martxoak 18an eta 25ean eta apirilak 1ean eta 22an egingo da, 19:00etatik 21:00etara, Gazte Lekuan eta martxoaren 6 da izena emateko azken eguna. Matrikula: 26,5 €. Bazkideek: 22,5 €


Izen-emate epea martxoaren 6 arte egongo da zabalik eta autobusaren prezioa 10 eurokoa izango daMartxoaren 14an, larunbata, Maskaradak ospatuko dira Maulen (Zuberoa), eta Hitzaro Euskara Elkarteak autobusa antolatuko du Lazkaoko Goierriko Euskal Eskolarekin, Itsasondoko Arbelaitz Elkartearekin eta Segurako Hitz eta Irri Euskara elkartearekin batera. Goizeko 9:00etan Arboledan elkartu eta abiatuko gara. Itzulera ordua 19:00etan izango da.Hitzarok goierritar guztiak animatu nahi ditu Barkoxeko maskaradetara. Izan ere, “egun oso ona pasa, euskaraz mintzatu, eta mugaz bestaldeko xiberotarren in...


Hizketaldiak•EGOERA POLITIKOAREN HAUSNARKETA ETA HAUTESKUNDEAK•ARALAR, EA, EAJ, EB-BERDEAK ETA EZKER ABERTZALEA•BIDALI ZURE GALDERA ALDERDI POLITIKOETAKO ORDEZKARIEI                               Hitzaro Euskara Elkarteak eta Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta mahai-ingurua izango da datorren asteazkenean (otsailak 11), 19:00etan, Barrena Kultur Etxean. Egoera politikoaren hausnarketa eta hauteskundeak izango dituzte eztabaidagai ...


Joan diren 14 urteetan, Udalarekin, herriko elkarte eta erakundeekin, ikastetxeekin eta euskaltegiarekin elkarlanean aritu da Hitzaro; guztien indarrak batu nahi izan ditu euskarari dagokion leku duina emateko. Azken batean, ordiziarren artean euskararen inguruko adostasun-puntuak lantzen saiatu da, iritzi edo pentsamolde ezberdinei leku eginez, eta batzuen zein besteen ikusmoldeekin begirunez jokatuz. Bere lanaren bitartez argi eta garbi erakutsi du herri aginteen lana eta gizarte eragileen ahalegina, elkarren osagarri izateaz gain, elkarren lagungarri ere izan daitezkeela. Eta halaxe ul...


Euskarazko komunikabideak:Goierriko hitzaGoierri telebistaBerriaArgiaGoierri IrratiaEuskara Elkarteen FederazioaTopaguneaEuskara irakaskuntzaAEKHik HasiEuskara eta aisialdiaUrtxintxa


Azken iruzkinak