Artzain jokoek Jose Migel Barandiaran plaza bete zuten larunbatean

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2009-05-11 11:17

                    
                             
Hitzarok
eta Udaleko Euskara Zebitzuak antolatuta haurrentzako artzain jokoak egin ziren iragan larunbatean Jose Migel Barandiaran plazan. Kulki taldeko Luis Fer eta Asierrek animazio polita jarri zuten artzain jokoen bueltan: pilota, karba, txingak, aroak... denetarik izan zen 3-12 urte bitarteko haurrentzat.

Eguraldia lagun izan genuen lehen ordu eta erdian, baina jokoak eten egin behar izan ziren euriaren ondorioz. Bitartean 150 lagun inguruk hartu zuten parte ekimenean eta esperientzia aberasgarritzat jo zuten guztiek, jokoen izaera ludiko eta pedagogikoarengatik.


Utzi iruzkina: