Irakurri, Gozatu eta Oparitu ekimena abian da uztailaren 24 arte

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2009-05-05 11:39

                            

Hitzaro Kultur Elkarteak abian jarri du Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpaina Ordiziako Udal Liburutegiaren eta Mujika liburu dendaren laguntzarekin. Ekimena apirilaren 23tik uztailaren 24ra bitarte egingo da Topagunearen aterkipean eta Lazkaoko Goierriko Euskal Eskola eta Gerriko liburu dendarekin elkarlanean.

Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren helbururik behinena irakurketa sustatzea da. Honen bidez, Topagunearen kide garen elkarteok, euskararen erabilera gozagarria bultzatu nahi dugu.

Egitasmo honek, kulturak eman dezakeen plazeraren aldarrikapena egiten du eta euskara bihurtzen du bi kontzeptu horien arteko lokarri. Gure elkarteetako bazkide diren herri eta auzoetako euskaltzaleak liburutegi publikoen erabiltzaile aktibo bihurtzea, bada izan, egitasmo hoenn beste helburuetako bat.

Elkarlana, guretzako, ez da helburuak lortzeko bide soila, helburu nagusitakoa baizik. Zentzu honetan, Topagunearen bazkide diren elkarteak, liburutegi publikoak, liburu dendak, irakurle txokoak, ikastetxeak,.. eta parte hartuko duten guztien arteko harremana bultzatu eta zainduko da.      

                      
                       Kanpainaren aurkezpena Lazkaon.



Utzi iruzkina: