Kategoria: topagunea
Originala jakin.eus-en argitaratua. Topaguneak urtarrilean antolatu dituen XIII. Topaldian ere autoeratzea aztertu dute (ahalduntzea eta performatibitatearekin batera, euskaltzaleen aktibazioaren aterkipean). Autoeratzea gai hartuta, hiru berbaldi izan ziren: Imanol Larrañagak ‘Autoeraketa: Euskaltzaleen Elkarteen Mugimenduaren sorreratik hainbat irakaspen’, Mikeldi Zeberiok ‘Autoeraketa XXI. mendean. Hondarribiko Blagan euskara elkartearen sorrera prozesua’ eta Joxemi Zumalabe Fundazioak ‘Parte hartzea XXI. mendean. Aktibismoa: militantzia vs boluntari...
Urriaren 11n Derion izango da Topaeguna. Buru belarri gabiltza antolaketa lanetan eta egun itxurosoa egingo dugulakoan nago. Topaegunaren barruan ekintza berezi batzuk izango dira. Horien artean, Berbak erein deitu duguna. Eta zer da? Goizean, harrera ekitaldiaren baitan, euskaltzaleon berbak eta ametsak erein nahi ditugu Derioko lurretan. Horretarako Euskal Herriko euskaltzale elkarte guztien berbak/hitzak jaso nahi genituzke, ondorengo galderari erantzunez: “Nolakoa nahi duzu euskararen egoera zure herrian 15 urte barru?“ (Erantzunaren ondoan, herriaren izena ja...
Euskaltzaleok: Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...
Soziolinguistikaren dibulgazioari buruzko barreiatzen sail honetako 9. alea da gaurkoa. Gurekin Iker Martinez de Lagos, Topaguneko kidea. .Azken hilabeteetako inpresioa da, baina ez ahal dago aspaldi honetan hitzaldi ziklo ugari? Ez al dago inoiz baino foro gehiago euskararen komunitatearen eta euskalgintzaren etorkizunari buruzko kezkarekin? Baietz esango nuke. Badirudi hizkuntza komunitatean kezka zantzuak daudela. Garai berrien atarian, dagoeneko hirigunetakoak garenok ere barneratu dugu baserri giroko terminologia eta goldetik ereitera pasatzen ari garela ematen du.Aldaketa garai h...
Topaguneak sortu zuen Kultur Errota, aspaldi, 1998an. Ordutik hona, Topaguneko euskara elkarteek ehunka kultur ekitaldi antolatu dituzte programa honi esker. Ehunka eta dabilen harriak jiraka jarrai dezala.Honako hauek dira programa honen ezaugarriak, Kultur Errotaren webgunearen arabera:Hitzaren lehentasuna: Eskaintzen diren emanaldietan euskararen erabilerak lehentasuna izaten du. Horrek ez du esan nahi inoiz berbarik erabiltzen ez duten ekitaldiak onar ezin daitezkeenik.Herri mailako ekitaldi xume, formatu txikikoen beharrari erantzutea.Kultur emanaldien kalitatea: Oinarrizko balo...
Aurten ere LARUNBLAI martxan jarri da, Burlata, Olazti, Antsoain, Aranguren, Berriozar, Irurtzun eta Zubirin; aisialdi euskaldunaz gozatzeko aukera paregabea da lehen hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailakoentzat. Haien euskararen erabileran eragiteko programa da larunblai eta honetaz gain, balioetan eragiten duen programa, beti ere ongi pasatzea helburu nagusi izanik!!Izen emate epea zabalik dago oraindik, beraz interesa izan ezkero, deitu Topagunera hurrengo telefonoetara: 948330868 / 678512286 goreti@topagunea.org3blairi buruzko informazio gehiago nahi baduzu klikatu bideoan! Untitled from 3b...
Aurten ere ISEKA martxan da!!! Uharte eta Olaztin taldeak eratzen ari gara baina oraindik izen emate epea zabalik dago, beraz izen eman nahi baduzu eta asteburu aspergarriei iseka egin nahi badiezu.... deitu Topagunera: 948330868 / 678512286 goreti@topagunea.orgInformazio gehiago izateko, ikusi bideoa!
Pasa den larunbatean Topaguneak antolatu zuen Gunea eguna Azkoitian. Bertan hainbat elkartek 23 ideia aurkeztu zituzten (tartean Tximintxekoa Eider eta biok aurkeztu genuen).Aurkezpen guztietan ezin egon (bi frontoitan batera ari ziren egiten), baina haietako askotan bai izan nintzen. Elkarteek denetarik egiten dute: kulturgintza auzolanean (Tximintxeko Herria martxan martxa herrian, Garaion-eko egitasmoa, Berbaizukoen Müllerenea, Arabako kuadrilla arteko bertso txapelketa), lehiaketak (Galtzakomik), hausnarketa saioak (Batu sutondora, Pil-pilean elkartekoa), familia transmisioan eragiteko ...
Batez ere, negu gordinean, ezta? Ba janzteko aukera paregabea jarri dute Topaguneak eta AEDk guztion eskura. 90ko hamarkadan Arrasate aldean kaleratu zen Jazten aldizkari osoa digitalizatu eta interneten jarri dute. Soziolinguistikari buruz Euskal Herrian argitalpen gutxi egon dira (Bat aldizkaria kenduta) eta merezi du horiek guztiak irakurtzea eta birpasatzea.Euren leloa neure eginez, Jazten, biziko bagara jantzi beharra daukagulako. Jazten aldizkaria osorik.
ISEKAKO izen emate epeak: irailaren 26tik urriaren 4a bitarte.LARUNBLAIKO izen emate epeak: irailaren 19tik 27a bitarte.
3Blai, haur eta gazteei zuzendutako asteburuko aisialdi programa bat da, ikasturtean zehar talde iraunkorrak sortzea helburu duena. Larunbat arratsaldetan biltzen dira 16:30etatik, 18:30etara eta era guztietako ekintzak eta tailerrak egiten dituzte: eskulanak,jolas antolatuak, kirola, irteerak, kanpaldiak, beraiek proposatutako ekintzak...Haurrak adinaren arabera banatzen dira eta herri bakoitzean erritmo ezberdinetan garatzen joan den egitasmoa da, herri bakoitzaren behar eta baliabideen arabera.Egitasmoan sartu den herri bakoitzak gurekin kontrastatuta nondik hasi erabaki du:haurrekin (8-...
Azatzekin jarraitzen dut, oraingoan bederatzigarrena, eta literatur arlokoa oraingo hau.Topaguneak orain dela bost urte jarri zuen martxan Irakurri, gozatu eta oparitu ekimena. Eta erraza da: liburu bat irakurri (liburutegi batean), gozatu liburuarekin eta beste bati oparitu (deskontutxo batekin). Erraza eta eraginkorra, eta hori esaten dute eurek behintzat. Badakizue, zuen herrietan egiten bada ekimena, gozatu eta irakurri.Aurreko azatzak:- Azatzak 1: 111 akademia- Azatzak 2: Eztena fanzinea- Azatzak 3: Korrika kulturala- Azatzak 4: Armiarma.com- Azatzak 5: Azpitituluak.com- Azatzak 6: Ipa...
Mintzakide Mendi Taldea igande honetan, apirilak 10, Aiako harrietara eginen du txangoa.Ordua: 08:15eanTokia: Korralilloetako aparkalekuanApirilaren 16an Iruñeko Alde Zaharrean Kike Diez de Ulzurrunekin eginen dugun bisita gidatuan izena emateko epea zabalik dago, izena mintzakide(abildua)topagunea.com helbidera edo 948 33 08 68 telefonoan egin dezakezue.Agenda:Ostiralean Korrika Iruñerrian zehar. Ordutegiak HEMEN ikusgai.Asteazkena apirilak 6:19:30: HITZALDIA:"Estatu Batuetako Euskaldunak eta nortasunaren bilakaera" Argitxu Camus Etchecoparren eskutik. Erraldoien txokoan.Larunbata apirilak...
Apirilaren 16an eginen dugun saio osagarrirako izen ematea zabalik dago. Apirilerako prestatu dugun proposamena hauxe da: bisita gidatua Iruñeko Alde Zaharrean Kike Diez de Ulzurrunekin, bertako bitxikeriak eta euskararen eta euskaldunen inguruko informazioa emanen digu.Izen ematea zabalik apirilaren 8 arteAste honetako agendatxoa:Martxoak 30 asteazkena 19:00etan: Patxi Zubizarretaren “JOAN” eleberriaren AURKEZPENA. Civicanen. Martxoak 31 osteguna 20:00: ANTZERKIA: “L-KM”. Burlatako Kultur Etxean. 5-6 €. KORRIKA KULTURALA.20:00: BERTSO-DASTATZEA: Xabier Terreros eta Eneko Lazkoz berts...
Martxoaren 27an Leurtzan zehar eginen dugu ibilaldia.Ordua: 08:15eanTokia: Iruñeko Korralilloetako aparkalekuan.
Martxoak 27: Leurtzara Mintzakide Mendi taldearekin.Ordua: 08:15eanTokia: Iruñeko Korralilloetan.Kotxez joanen gara.Apirilak 19: Iruñean barna bisita gidatua Kike Diez de Ulzurrunekin.Ordua: 12:00etanTokia: Baratxurien plazatikIzen ematea: Apirilaren 11 baino lehen.Aste honetako agendatxoa:Osteguna, martxoak 17 20:30ean ANTZERKIA: “Aitarekin bidaian”. HIKA teatro taldearen eskutik. Nafarroako Antzerki Eskolan. 5/8 €.Korrika Kulturala: Martxoak 17, osteguna 20:00etan: “EUSKARAZ JANTZI, EUSKARAZ BIZI” EKITALDIA Korrika 17ren aurkezpen soziala, EHEren dokumentala, Korrika arropa desfilea... Bu...
Lantalaneko blogera igo dut artikulu hau gaur goizean.Topagunearen kongresuari buruzko kronika-edo Pasa den larunbatean Euskara Elkarteek eta Topaguneak egin zuten kongresua. Urtebete luzea egin dute hausnarrean eta larunbatean publiko egin zituzten euren gogoetak. Berba berri bat ikasi genuen Bilbon: oinarriparrak. Oinarriak eta iparrak. Hori izan baita Topagunea urte honetan zehazten saiatu dena. Kongresuan aurkeztutako txostena ere eskuragarri dago atzotik. Mila gauza interesgarri esan ziren. Horiek guztiak ez ditut batuko hemen. Azpimarratzeko modukoak iruditu zaiz...
Asteartea martxoak 210:00etan: HITZALDIA ETA BIDEO EMANALDIA: “Nafarroa 1512-2012”. Anjel Rekalderen eskutik. IKA Artruro Campion euskaltegian.Ostirala martxoak 4 19:00etan: “IRAKURLE TALDEA”: Doris Lessingen “Belarra kantari”, Euskaldunon Biltokin.Larunbata martxoak 512:00etan: IRUÑEAN KANTUZ. Merkaderes karrikan00:00etan: KONTZERTUA: BIDE ERTZEAN. ONKI XIN tabernan
Otsailaren 17an Euskara Elkarteek martxan dauzkaten Mintzapraktika programetako dinamizatzaileek 3 orduko mintegi bat egin zuten, hainbat gai lantzeko: Guraso- laguna, Mintzodromoak, hitanoaren aldaera, Auzoko gazte- laguna eta beste. Mintegian 16 herri eta eskualdetako dinamizatzaileak bildu ziren:Lizarra, Lasarte, Aretxabaleta, Tolosa, Irun, Santutxu, Deustu, Donostia, Gasteiz, Bergara, Eibar, Arrasate, Iruñerria eta Tafalla, Txorierri eta Getxo.iturria: topaberri buletina
Otsailaren 19an, larunbata, Eboluzioa izeneko dokumentala ikustera joanen gara Iruñeko Planetariora.Ordua: 12:30ean.Prezioa: 3 edo 4 euroIzena emateko azkeneko eguna: otsailak 11.Izena emateko email bat idatzi mintzakide(abildua)topagunea.com helbidera edo deitu 948 33 08 68 telefono zenbakira.Honez gain Mintzakide Mendi Taldeak igande honetan, otsailak 13, Gaztelu eta Txurregi mendietara eginen du txangoa.Eguna: otsailak 13Ordua: 08:15ean.Tokia: Iruñeko Korralilloetako aparkalekuan.
Igande honetan, otsailak 13, Mintzakide Mendi Taldeak beste txango gozagarri bat antolatu du, oraingoan Txurregi eta Gaztelu mendietara.Eguna: otsailak 13Ordua: 08:15eanTokia: Iruñeko Korralilloetako aparkalekuan.
Ikus ezazue egitasmoak euskal herri mailan duen eraginkortasuna, poztekoa ezta?!Mintzapraktika egitasmoak, masa-fenomeno berria?
Eusko Jaurlaritzaren enkarguz Aztikerrek Mintzapraktika egitasmoen eraginkortasuna neurtzeko ikerketa atzo, otsailak 3, aurkeztu zen Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan. Ikerketa hau Topagunea eta AEKrekin batera egin du Aztikerrek.Mintzapraktika egitasmoaren eraginkortasuna neurtu nahi izan da ikerketarekin eta horretarako 2004-05 eta 2008-09 ikasturteetako datuak aztertu dira.Emaitzak aztertuta, mintzapraktika «eraginkorra» dela ondorioztatu dute, zalantzarik gabe. «Ideia nagusi bat esateko: formulak ondo funtzionatzen du», laburbildu du Iñaki Iurrebasok (Aztiker).Jasone Mendizabal Topagun...
Mintzakidek hilabetean behian saio osagarriak antolatzen ditu, saio hauetan edozein pertsonek parte har dezake.Azpian eginen ditugun hurrengo bi saio osagarrien informazioa duzue, animatu eta parte hartu!!! Otsailak 3, osteguna: POTEOA IRUÑEKO ALDE ZAHARREANORDUA: 20:00etanTOKIA: Iruñazarra tabernan.IZEN EMATEA*: Otsailaren 2a baino lehenago Otsailak 19, larunbataEBOLUZIOA DOKUMENTALA IRUÑEKO PLANETARIOAN. Dokumentalari buruzko informazio gehiago HEMEN.ORDUA: 12:30eanSARRERA: 3 edo 4 euroIZEN EMATEKO AZKENEKO EGUNA*: Otsailak 11*IZEN EMATEAK: mintzakide(abildua)topagunea.com edo 948 33...