Txontxongilo taldearen 'Erreka Mari'k arrakasta itzela izan zuen
Hitzaro Kultur Elkarteak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duten Ikusi Makusi programaren barruan asteartean izan zen emanaldiak 200 pertsona inguru bildu zituen Barrena Kultur Etxeko areto nagusian.
Txontxongilo taldearen 'Erreka Mari' ikuskizuna deigarri suertatu zen bertaratu ziren haur eta gurasoentzat. Azpimarratzekoa da ekitaldira gerturatu ziren guztiek ezin izan zutela emanaldia aretoan jarraitu, izan ere, saioa hasi baino ordu laurden lehenago lepo bete baitzen gela.
Emanaldiak 45 minutu iraun zuen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: