Busturiaurrera deialdiak

Espetxe politika kriminala bakearen kontrako tresna moduan erabiltzen du PPk. Horrela bada, indartu dezagun euskal preso politikoen eskubideen aldeko borroka, presoen eskubideen errespetuaren alde jardutea, espetxe politika kriminalaren aurka egitea, bakearen eta konponbidearen alde jardutea delako eta noski, bake agertoki bat ezingo delako finkatu preso bakar bat espetxean dagoen bitartean. PPren espetxe politika kriminalarekin amaitzeko indar eta bide guztiak aktibatu behar ditugu: bide judiziala jarraitu, aktibazio eta mobilizazio sozialak biderkatu, babes politiko eta konpromiso ...



2015ean pentsioak %0,25 igotzea pentsiodunei adarra jotzea da | Ikusi handiago | Argazki originala 2010, 2011, 2012 eta 2013an gure pentsioak KPIren azpitik igo baziren, orain% 0,25 'igo'-ko dituztela esan digute. Baina guk galdu egiten dugu: pentsiodun gehienentzat %0,25 hori hilean euro t´erdi delako eta eguneroko oinarrizko lehengaiak askoz gehiago igo direlako: argia %11, janariak %4-6 eta gauza gehienak %3-4. Esandakoa aski ez eta BEZaren igoera gehiegizkoak beste kolpe bat eman digu. Eta horrek diru sarrera eskasak dituenari egiten dio min bereziki. Ez dugu ahaztuko ...





Jone Amezagari babesa ematera deitu dituzte norbanako eta eragileak   Errigoitiko gaztea bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman du epaileak, eta edozein unetan atzeman dezaketela ohartarazi du Jone Libre! plataformak. Hori dela eta, Amezagaren kontrako atxilotze agindua salatzeko eta gazteari babesa adierazteko prentsaurrekoa emango dute bihar arratsaldean, eta agerraldi horretako parte izatera deitu ditu Busturialdeko eragile eta norbanakoak. 18:30ean izango da, Gernika-Lumoko udaletxearen aurrean. Hasiera batean hamar eguneko epea eman dio epaileak Jone Amezagari, espetxean...



Azaroak 15: Sorturen ekitaldi nazionala Euskaldunan 18:00etan Azaroak 17: "Zohardia" dokumentala 19:00etan Campos Eliseos antzokian. Azaroak 20: 12:00etan Ametzolan Lore eskaintza eta 12:30etan Errekaldeko plazan. Senideek deitutako ekitaldiak. Azaroak 20: 19:30 "Zohardia" dokumentala 19:30etan Errekaldeko Udaltegian. Zohardia kultur elkarteak antolatuta. Azaroak 21: 19:30 Hitzaldia Teresa Toda, Elena Bartolome eta Julen Aginakorekin, Errekaldeko Udaltegian. Zohardia kultur elkarteak antolatuta. Azaroak 22: 13:00etan Omenaldia Errekaldeko plazan. Zohardia kultur elkarteak antolat...


 


busturiaurrera_deialdiak 1456131781310

partehartu.busturiaurrera@euskalerria.org deialdiak