Ezer baino lehen atxilotuak izan diren herritarrei eta hauen senideei gure elkartasuna eta babesa erakutsi nahi diegu.Euskal Herrian prozesu demokratikoa abian da. Atzera bueltarik ez duen aro politiko berri batean aurrera urratsak ematen ari gara, non bakea eta benetako egoera demokratikoa erdiesteko aukerak ireki diren. Espainiako eta Frantziako gobernuak ez daude gustura Euskal Herrian ematen ari diren aldaketekin. Errepresio eta gatazka egoera betikotu nahi dute gure herrian, beraiek erosoen daude eszenatokia hori baita.Mota honetako atxiloketa mediatikoekin garaipen polizialaren kea sa...
Berriki sortutako Eleak Mugimenduak (Euskal Herria Libre eta Legala) mobilizazioak antolatu ditu datorren asterako Audientzia Nazionalean hasiko den "Bateragune" auzia salatzeko - Maiatzaren 27an, astelehenean, 12:30etan BUSTURIKO udaletxe aurrean 12:30etan19.30tan manifestazioa abiatuko da Eliptika plazatik. - Maiatzaren 28tik uztailaren 2ra ASKEGUNEA deitutako protesta gune iraunkorra izango da Donostiako Zuloaga plazan.
Duela urte bat eta hiru hilabete espetxeratu zuten. Momentu horretan 5 euskal preso poliko egon ziren batera. Apurka apurka transferitzen, kaleratzen eta espainaratu dituzte gainontzeko presoak Ibon ezik. Duela 2 hilabete Aitor Artetxe eta Ander Mujika oraindik han zeuden. Ander Mujika transferitu baino lehen jasan behar izan zuen hainbat probokazio eta jarrera txarrak (bultzatu, oihukatu, probokatu beste presoen aurretik eta gezurrak zabaltzen arrunten artean esaten euskal presoak errazistak zirela…..) funtzionario batengandik. Egoera hau Ander, Aitor eta Ibonek espetxeko zuzendaritza ...
Datorren zapatuan, hilak 11, udal guztietan plenoak egingo direnean Errigoitin ere alkateak eta zinegotziek euren karguak hartuko dituzte. Hori dela eta, Errigoitiko udaletxe aurreko plazan konzentrazio baketsua egitea pentsatu dute.
Egin Dezagun Bidea ekimenak pausu berri bat iragarri nahi du. Datorren ekainaren 12an, 12:30etatik aurrera eta Guggenheim museotik abiatuta eta “Eskubide guztiekin, Euskal presoak Euskal Herrira” lelopean, manifestazio nazionala burutuko baitugu. Ondoren, egun guztiko ekitaldi berezia izango da Arenaleko kaian.Egin Dezagun Bidea ekimenak pausu bat gehiago emateko beharra ikusi du. Iragan den urtarrilaren 8an Egin Dezagun Urratsa ekimenak Bilboko kaleak bete zituen euskal preso politikoen eskubideen defentsan. Mobilizazio horri lekukoa hartu zion apirilaren 8an aurkeztu zen E...
partehartu.busturiaurrera@euskalerria.org deialdiak