Ibon Goieaskoetxea Arronategi isolatuta dago

busturiaurrera_deialdiak 1456131781310 Busturiaurrera deialdiak | 2011-06-21 12:48

Duela urte bat eta hiru hilabete espetxeratu zuten. Momentu horretan 5 euskal preso poliko egon ziren batera. Apurka apurka transferitzen, kaleratzen eta espainaratu dituzte gainontzeko presoak Ibon ezik.

Duela 2 hilabete Aitor Artetxe eta Ander Mujika oraindik han zeuden. Ander Mujika transferitu baino lehen jasan behar izan zuen hainbat probokazio eta jarrera txarrak (bultzatu, oihukatu, probokatu beste presoen aurretik eta gezurrak zabaltzen arrunten artean esaten euskal presoak errazistak zirela…..) funtzionario batengandik.

Egoera hau Ander, Aitor eta Ibonek espetxeko zuzendaritza taldearen aurrean salatu dute eta zuzendaritza taldeak jarrera ulergarria erakutsi du.

Probokazioak jarraitu zuen hala ere eta egun batetik bestera Ander Mujika transferitu dute Moulins-en dagoen kartzelara, bere beste bi kide agurtu gabe, jantzita zeraman arroparekin eta bere gurasoen bisita, arratsalde horretan zeukan bisita, anulatu gabe, gurasoen ustekaberako.

 

Momentu horretatik aurrera jakina zela Ibon laster bakarrik geldituko zela kartzela horretan zeren eta Aitor Artetxe dagoeneko epaitua zela eta egun batetik bestera españaratu behar zutela.

 

Egoera hau aurretik ikusita Aitorrek eta Ibonek eskatu zuten espetxeko zuzendaritari ziurtatzea Ibon ez zela bakarrik geldituko, Euskal Presoak batera egon behar direlako.

Puntu hau onartu zuten baina ez zien inongo berririk eman.

Maiatzaren 25ean Aitor espainaratu zuten eta geroztik Ibon bakarrik dago Villepinteko kartzelan.

 

Preso arruntengandik jaso du solidaritate handia eta laguntasuna erakutsi diete.Hala ere bere eskaera aurrera jarraitzen du eta hori dela eta egoera hau aldatzeko Le Vert, Brunaud epaileei, Frantses Ministerioari eta espetxeko zuzendariari zuzendu dizkie eskutitzak eskatzen bere egoera aldatzeko eta beste Euskal Presoekin elkartzeko.

Oraindik ez du inolako erantzunik jaso.

Ekainaren 3an bere anai baten eta lehengusu baten bisita eduki eta gero, betiko moduan biluztu behar izan zen. Betiko moduan ere, bere arropak lurrean utzi zituen funtzionarioak berak, bere lana betetzeko, lurretik jaso eta miatu. Egun horretan lehen aipatutako funtzionario bera tokatu zitzaion eta behartu nahi izan zuen gauzak eskura ematea. Hori eta gero diskusio handia eduki zuten eta Ibonek eskatu zuen gauzak horrela ez gelditzea eta zuzendaritzarengana jotzea. Zuzendaritza taldearen aurrean egoera azaldu zuen eta oraingoan ulergarriak izan ordez mehatxatu zuten bisita bikoitzak kenduko zizkionarekin. Bisita bikoitzak dira Villepinteko presoek hainbat eskaera eta negoziaketa egin eta gero irabazitako baldintza berezi bat. Ordu bat eta erdiko bisita jarraian, ordu erdiko bisita, beste ordu erdi itxaron gelan eta beste ordu erdiko bista izan ordez. Zuzendari taldean hauek ziren: Zuzendari ordea Mme. Christophe, Segurtasun txefa M. Palin, parluarretako txefa, bere dibisioko txefa M. Noel eta identifikatu gabe zegoen zibilez jantzita korbatadun bat.

 

 Ekainaren 6an Xantiana abokatua Le Vert-ekin egon zen eta Ibonen egoera azaldu zion. Antza denez ez zuen bere egoeraren berririk eta ez zuen bere eskutitza jaso ere ez. Epaile honek argi erantzun zion Euskal abokatuari “evidemment” Euskal presoak ez direla bakarrik gelditzen espetxe batean.

Ez zuen beste azalpenik eman, ez epeak zeintzuk izango ziren ezta nola aldatuko den ebidentea den onartezina den egoera hori.

 

Handik hiru egunetara, hau da ostegunean ekainaren 9an, bat-batean eta aurretik abisatu gabe funtzionario bereziak (  ERIS-ak  ) batimenduko txefarekin M. Noel, bere ziega miatzera sartu ziren. Normalean miaketa hauek aleatorioak izaten dira baina normalean aurretik abisatuta (honetan zalantzak ditut) . Kasu honetan jarrera tensoan sartu ziren eta bide batez eta hau bai, abisatu gabe beste ziega batera bidali zuten, bera biluztu eta gero miatu zuten, eta gero jantzita zeraman arroparekin, plater eta kubiertoekin eta liburu batekin. Besterik ez.

Beste preso arruntek euren solidaritate azaldu zioten eta baita ere eskaini egin diote behar zuten guztia bere gauzak itzuli arte.

Hurrengo egunean, ostiralean, bere gauza batzuk itzultzen ari ziren, zaborrezko poltsetan. Beste gauza batzuk, berak espetxearen bidez erositako ordenagailua, ikurriña, txapela, berak jositako esku pilota eta beste gauza batzuk oraindik ez dizkiote itzuli. Esan zioten, bakarrik “Ilizitoak” ziren gauzak kenduko zizkiotela, beraz, ulertu behar da ilizitotzat eman behar ditugun gauza horiek, ikurriña, txapela, esku pilota eta eurek onartutako ordenagailua, bere alabak egindako eskulan bat, kutxatxoa….

 

Larunbat goizean bisitara ez zuten deitu eta berak ziegatik deitu arte, bisita hasi baino 3 minutu lehenago ez zioten ireki. Apur bat beranduago heldu zen bisitara.

 

Egoera hauek bata bestearen atzera ipinita kasualitateak izatetik konstante bat bihurtzen ari dira eta jasatzen ari den egoera gero eta jasanezinagoa da. Euskal preso baten indefentsioa kolektibotik sakabanatuta dagoenean handitzen delako.

 

Ekainaren 16an Brunaud-en aurretik pasatuko da galdeketa egitera. Egoera hau horrela jarraitzen duen bitartean ez du itaunketarik onartuko.