Kategoria: azken_ostirala
Aste honetan presoen eskubideen alde egingo diren kontzentrazioak: MAIATZAREN 28an ( asteazkena): Bilbon *12:00etan, "TXENTE ASKATU", Plza Zirkularrean (BBVAn)*12:30etan, "TXUS MARTIN ASKATU", Jardines de Albian (Tribunal Superior de Justicia) MAIATZAREN 30ean (azken barikua) "Gaixo dauden presoak etxera!" MAIATZAREN 31an (larunbata) MANIFESTAZIO NAZIONALA ONDARROAN, goizeko 12:30etan, "Gaixo dauden presoak etxera! Etxean eta bizirik nahi ditugu!"-lelopean.
Hurrengo barikuan, apirilaren 26an, hilabetero lez presoen eskubideen aldeko kontzentrazioa burutuko da San Kristobaleko bus geltokian, arratsaldeko 8etan. Egun horretan Ibon Goieaskoetxearen epaiketara joanikoek han gertatutakoaren kronika egingo deuskue.
Otsailak 5 mugimendu berriaren aurkezpena Donostiako Kursaalen Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarriak inoizko bultzada hartu du 2012ko urtarrilarean. Kolosala izango zela iragarri genuen eta horrela izan zen urtarrilaren 7ko Herri Mobilizazio Orokorra. Euskal Herriko eta munduko beste hainbat tokitik etorritako 110.000 lagunek egun indarrean dagoen espetxe politikak errepresio, erabilpen eta mendeku klabeetatik konponbide demokratiko baten klabeetara igaro behar duela irmo aldarrikatu zuten.Sektore, sentsibilitate eta esparru anitzetako pertsonek zein eragileek bat egin zu...
Duela urte bat eta hiru hilabete espetxeratu zuten. Momentu horretan 5 euskal preso poliko egon ziren batera. Apurka apurka transferitzen, kaleratzen eta espainaratu dituzte gainontzeko presoak Ibon ezik. Duela 2 hilabete Aitor Artetxe eta Ander Mujika oraindik han zeuden. Ander Mujika transferitu baino lehen jasan behar izan zuen hainbat probokazio eta jarrera txarrak (bultzatu, oihukatu, probokatu beste presoen aurretik eta gezurrak zabaltzen arrunten artean esaten euskal presoak errazistak zirela…..) funtzionario batengandik. Egoera hau Ander, Aitor eta Ibonek espetxeko zuzendaritza ...