Ekainaren 12an manifestazio nazionala Bilbon “Eskubide guztiekin, Euskal presoak Euskal Herrira” lelopean
Egin
Dezagun Bidea ekimenak pausu berri bat iragarri nahi du. Datorren
ekainaren 12an, 12:30etatik aurrera eta Guggenheim museotik abiatuta
eta “Eskubide guztiekin, Euskal presoak Euskal Herrira” lelopean,
manifestazio nazionala burutuko baitugu. Ondoren, egun guztiko ekitaldi
berezia izango da Arenaleko kaian.
Egin
Dezagun Bidea ekimenak pausu bat gehiago emateko beharra ikusi du.
Iragan den urtarrilaren 8an Egin Dezagun Urratsa ekimenak Bilboko
kaleak bete zituen euskal preso politikoen eskubideen defentsan.
Mobilizazio horri lekukoa hartu zion apirilaren 8an aurkeztu zen Egin
Dezagun Bidea ekimenak. Orain, eta hurrengo hilabeteetan etorriko diren
dinamiken aurrerapen gisara, ekainaren 12an Bilbora joateko dei egiten
dugu. Egun berezia izango delakoan, euskal preso politikoen eskubideen aldeko banderolekin joatera gonbidatzen dugu baita.