Eneko askatu, errepresioa gelditu! Gaur 20:00etan kontzentrazioa San Kristobalen

busturiaurrera_deialdiak 1456131781310 Busturiaurrera deialdiak | 2011-07-07 12:26

Ezer baino lehen atxilotuak izan diren herritarrei eta hauen senideei gure elkartasuna eta babesa erakutsi nahi diegu.

Euskal Herrian prozesu demokratikoa abian da. Atzera bueltarik ez duen aro politiko berri batean aurrera urratsak ematen ari gara, non bakea eta benetako egoera demokratikoa erdiesteko aukerak ireki diren. Espainiako eta Frantziako gobernuak ez daude gustura Euskal Herrian ematen ari diren aldaketekin. Errepresio eta gatazka egoera betikotu nahi dute gure herrian, beraiek erosoen daude eszenatokia hori baita.

Mota honetako atxiloketa mediatikoekin garaipen polizialaren kea saldu nahi dute beste behin. Propaganda hutsa dira atxiloketa hauek, helburu mediatiko eta politikoekin burutuak biak ala biak.

Espainiar estatuak errepresiorako aliatuak izan nahi ditu munduan zehar. Zentzu honetan, ohikoa da nazioartean ere euskal militanteen aurkako jazarpena. Une honetan, non Euskal Herrian bake iraunkor eta egoera demokratiko baterako aukerak ireki diren, nazioarteko estatuek bestelako papera jokatu behar dutelakoan gaude. Nazioarteko estatuek presioa egin beharko lukete errepresioa amaitzeko, torturak amaitzeko, eta Euskal Herrian garatzen ari den prozesu demokratikoan laguntzeko.

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik atxiloketa guztiekin amaitzeko deia egin nahi dugu. Horretarako gizarteko mobilizazioa beharrezkoa izango da. Zentzu honetan, Donibane Garazin eta Gernikan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu.