Espetxe politika kriminalari stop
Espetxe politika kriminala bakearen kontrako tresna moduan erabiltzen du PPk.
Horrela bada, indartu dezagun euskal preso politikoen eskubideen aldeko borroka, presoen eskubideen errespetuaren alde jardutea, espetxe politika kriminalaren aurka egitea, bakearen eta konponbidearen alde jardutea delako eta noski, bake agertoki bat ezingo delako finkatu preso bakar bat espetxean dagoen bitartean.
PPren espetxe politika kriminalarekin amaitzeko indar eta bide guztiak aktibatu behar ditugu: bide judiziala jarraitu, aktibazio eta mobilizazio sozialak biderkatu, babes politiko eta konpromiso instituzionala indartu...