"Por una Sanidad Pública, Universal, Gratuita y de Calidad". "Pentsio Duinak"
2015ean pentsioak %0,25 igotzea pentsiodunei adarra jotzea da
2010, 2011, 2012 eta 2013an gure pentsioak KPIren azpitik igo baziren, orain% 0,25 'igo'-ko dituztela esan digute. Baina guk galdu egiten dugu: pentsiodun gehienentzat %0,25 hori hilean euro t´erdi delako eta eguneroko oinarrizko lehengaiak askoz gehiago igo direlako: argia %11, janariak %4-6 eta gauza gehienak %3-4. Esandakoa aski ez eta BEZaren igoera gehiegizkoak beste kolpe bat eman digu. Eta horrek diru sarrera eskasak dituenari egiten dio min bereziki.
Ez dugu ahaztuko Kopagoak ekarri diguna: 417 botika oso-osorik gure poltsikotik ordaindu beharra. Gurutze Gorriak berriki esan duen bezala, asko igo da behar den unean behar den botika ez hartzeagatik larrialdietara eraman duen jende kopurua.
Eta jakina: lehen doan genituen beste botikak ere %10 garestiago ordaindu behar ditugu orain.
Adituek esaten dutenez, Hego Euskal Herrian pentsiodun familia unitateak hilean 1.000€ behar ditu gutxieneko, duintasunez bizitzeko. Baina 255.240 lagun daude 700€ra iristen ez direnak. Eta beste 116.000 esandako 1.000 eurotara iristen ez direnak. Pentsiodunen %57 bi talderen artean. Hori pobrezia eta larritasun handia da, batez ere emakume eta gabeziaren bat duten pentsioa dutenentzat.
Buka dezagun urteroko %0,25arekin. Gero eta eskasagoa izango da gure eguneroko premiei aurre egiteko, eta gaurko eta biharko pentsiodunak pobreziaren hatzaparretatik ezin ateraz biziko gara. Ezinbestekoa da PP, PNV eta UPNk “pentsioak izozteko duten ohitura zuhurrarekin amaitzea”.
Hego Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta, berriki 50 eragile sozialek eta gehiengo sindikalak onartua izan denak, Pentsioen Duintasunaz hitz egiten du eta beste sektore sozial batzuekin lankidetzarako esparrua eskaintzen digu.
Ordua da pentsionistok gure aldarrikapenak planteatu eta gure borroka antola dezagun Ez digute ezer emango, kendu egin beharko diegu. Horixe da historiak erakusten diguna. Jendea kalera atera dadin, lanean ari gara. Ez gara begira geratuko: atera gaitezen plazetara. Gure pentsio duinen eta gure seme, alaba eta biloben alde.
Hilabetero hirugarren ostiraletan bezala Elkarretaratzeak
Bilbon: abenduaren 19an Plaza Biribilan 12etan