EMAKUMEAK ETA ZAINTZA LANAKKrisi egoeran etengabe. Erresistentzia eta borrokaMahai-ingurua Ekainak 1 Bilboko Arrupe Etxean 19:00etanEgungo finantza krisiak, aspalditik geure ekonomia eta gizarte sistemaren krudeltasunak itzalean utziriko beste krisi batzuk azaleratu ditu.Horietako bat, agian begibistatik gehien aldendu nahi izan digutena, feminismoak "zainketa krisia" deritzonekoa da.Zainketa krisia eskubide krisia da, egun arte aldarrikatu ez diren eskubideena, izendatu edo irudikatzera ere ausartu ez garen eskubideena.Guzti-guztiek bizitzan zehar behar eta merezi ditugun zainketak jasotze...
Maiatzak 11 asteartea:Konferentzia: "Gatazkak elkarlotzen: Ingurumen erresistentziak"16:00 – 18:00: 'Deuda ecológica y nuestro modelo energético'Iñaki Barcena y Rosa Lago, UPV- EHU / Ekologistak Martxan) Jaizkibel Bizirik (Gipuzkoa)18:30 – 20:00: 'Imposición de industria petroquímica aquí y allí'Agostina Chiodi (FOCO) (Argentina) y Coordinadora Anti Coke (Muskiz – Bizkaia)Lekua: UPV- EHUko Esperientzia Aretoa (Espainako Bankua Kalea, Alde Zaharra, Bilbo).Antolatzailea: Ekologistak Martxan.Triptikoa: Sakatu hemen----Maiatzak 11 Asteartea:Hitzaldia: "Los retos del cambio político en el Salvad...
1. Ekonomia sozial eta solidarioa lehenestea. Parte hartze aktiboa, elkartasuna, berdintasuna, bazterketaren amaiera eta feminismoa helburu izango dituen ekonomia eredurantz jo behar dugu, hau da, pertsona guztien beharrak asebetetzea helburu izango duen eredurantz. 2. Demokrazia ekonomian. Benetako demokrazia egongo bada arlo ekonomikoa gizartearen kontrolpean izango da, bere azken helburua bete dadin: guztiontzako bizi baldintza duinak garatzea. Planifikazioa eta aurrekontu parte hartzaileak administrazio publikoetan derrigorrezko izatea proposatzen dug...
Krisia sortu zuten horiexek, planeta bere baliabideen mugara eraman dutenek, egun herritarrek jasaten ditugun langabezia eta prekarietatea sortu dituztenek egungo egoeratik onik eta inolako kalterik gabe atera nahi dute, langileon eskubideak urratzen jarraituz. Iritsi da, baina, ezezkoa emateko garaia: Ezezkoa zuen politika eta neurri bidegabeen ardura guri egozteari! Ezezkoa zuen patrikak ikutu gabe gure bizi baldintzak okertu besterik egiten ez duten erreforma eta proposamenei. Ezezkoa zuen gezurrei, bada-eta alternatibarik miseria eta bidegabekeriaz osaturiko zuen kudeaketaren aurrean! A...
'Deshazkunde'aren inguruko mahaingurua antolatu du Alternatibak biharko, Martxoak 26, arratsasldeko 18.30etan Bilboko Arrupe Etxean.GONBIDATUTA ZAUDETE DENOK!
Deshazkundearen inguruko mahaingurua antolatu du Alternatibak ostiral honetan, Martxoak 26 arratsaldeko 18.30etan Bilboko Arrupe Etxean.GONBIDATUTA ZAUDETE GUZTIOK!Deshazkunde kontzeptuak ezbaian jartzen du indarrean den garapen eredu kapitalistaren oinarri nagusietako bat: etengabeko hazkunde mugagabearen bilaketa, hain zuzen.Deshazkundearen aldekoen iritziz, ongizatea eta ekonomia hazkundearen arteko nahitaezko uztarri hori zalantzan jartzeko modukoa da, izan ere ekologiatik jasotako egia ukaezin baten aurkakoa da: ezin dugu planeta mugatu batean bizi garelarik, ezin etengabean hazi. Hala...
Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna, beste behin ere kalera aterako gara sistema honek zapaltzen eta baztertzen gaituela esatera. Pobreziak, prekarietateak eta indarkeria jasateak emakume aurpegia dutela esatera. Geure gorputzaren gaineko eskubide osoa izateko, geure sexualitatea nahi eran baliatzeko, mendekotasun ekonomikorik gabe bizitzeko, eta egunero, etengabe, ezkuta ez gaitzaten eskubidea aldarrikatzera aterako gara; hots, eskubide osoko hiritarrak izateko nahia aldarrikatzera. Baina honako martxoaren 8an, geure aldarrikapenek hor dirautela eta borrokak bizirik darraiela esate...
Orain gutxi Alternatibako bozeramaile Oskar Matuteri Mondraberrin eginiko elkarrizketa irakurtzeko sakatu hemen (7. orrialdea).'Ezkerreko gune iraunkor eta indartsua eraiki nahi dugu Euskal Herrian'
"karrera baten gailurra dirudi eta jendeak bere buruari galdetuko dio ea zein ote den prezioa".Xabier Arzallusek, Imaz Petronorreko presidente izendatzea zela eta .Zer egin du politiko batek Administrazioan eman dituen urteen ordainez multinazional batek halako saria emateko? Tamalez, politiko eta enpresariek maizegi trukatzen dituzte euren rolak, beraz, Imazen kasu hau ez da batere berezia.Enpresa mundura doazen politikoen kasuak ugariak dira, eta maiz legaltasunaren muga urratzen dute. Mayor Orejak Eulen zerbitzu eta segurtasun enpresa gidatu zuen Barne Ministeritza utzi ostean. Dav...
Alternatiba -ren euskarazko bloga