'Deshazkunde'aren inguruko mahaingurua Ostiral honetan Bilbon

alternatiba 1456130686283 Alternatiba | 2010-03-21 21:06
1


Deshazkundearen inguruko mahaingurua antolatu du Alternatibak ostiral honetan, Martxoak 26 arratsaldeko 18.30etan Bilboko Arrupe Etxean.

GONBIDATUTA ZAUDETE GUZTIOK!



Deshazkunde kontzeptuak ezbaian jartzen du indarrean den garapen eredu kapitalistaren oinarri nagusietako bat: etengabeko hazkunde mugagabearen bilaketa, hain zuzen.
Deshazkundearen aldekoen iritziz, ongizatea eta ekonomia hazkundearen arteko nahitaezko uztarri hori zalantzan jartzeko modukoa da, izan ere ekologiatik jasotako egia ukaezin baten aurkakoa da: ezin dugu planeta mugatu batean bizi garelarik, ezin etengabean hazi. Hala, kapitalismoak aldarrikaturiko neurrigabeko hazkundea ez bezala, desazkundearen proposamena ongizate eta aberastasun kontzeptuak berraztertzea da; BPGaren jainkotzearen aurka, deshazkundeak ekoizpenaren eta kontsumoaren murrizte antolatu eta lasaia proposatzen du.

Mahainguru honetan desazkundea azaltzeko ardatz nagusiak azaltzen saiatuko gara, ezkerraren baitan eztabaida handiena sortu duten gaiei uko egin gabe: gutxieneko beharrak bermaturik ez dauden herrialdeak dauden bitartean, deshazkundeaz hitz egitea zilegi al da? lana barra-barra galtzen ari deneko egoera honetan tesi honekin bat egin behar al dugu? nola zehazten da sakonago produktibismoaren aurkako mugimendu hori? deshazkundearen programa erakundeetara eraman ahalko/beharko al litzateke alderdi politikoen bitartez? aldarri iraultzaile hauek bateragarriak al dira egungo sistema politikoarekin? eta, azkenik, nola egin aurrera dehazkunde egitasmoaren gauzatze politikoan?

Hona hemen Deshazkundearen inguruko informazio gehiago:
- Wikipedia euskaraz
- Wikipedia gazteleraz
- Decrecimiento.info

Romain

Romain 2010-05-12 18:15 #1

Aupa,<br />solo para comentaros que desde el colectivo Deshazkundea, estamos trabajando el tema del Decrecimiento a través de diferentes áreas (alimentación, trabajo, energia/transporte, vivienda, politica, salud...) así que si os apetece, sois los bienvenidos!<br />Saludos.<br />Romain (www.deshazkundea.org)<br />


Utzi iruzkina: