EMAKUMEAK ETA ZAINTZA LANAKKrisi egoeran etengabe. Erresistentzia eta borrokaMahai-ingurua Ekainak 1 Bilboko Arrupe Etxean 19:00etanEgungo finantza krisiak, aspalditik geure ekonomia eta gizarte sistemaren krudeltasunak itzalean utziriko beste krisi batzuk azaleratu ditu.Horietako bat, agian begibistatik gehien aldendu nahi izan digutena, feminismoak "zainketa krisia" deritzonekoa da.Zainketa krisia eskubide krisia da, egun arte aldarrikatu ez diren eskubideena, izendatu edo irudikatzera ere ausartu ez garen eskubideena.Guzti-guztiek bizitzan zehar behar eta merezi ditugun zainketak jasotze...


Maiatzak 11 asteartea:Konferentzia: "Gatazkak elkarlotzen: Ingurumen erresistentziak"16:00 – 18:00: 'Deuda ecológica y nuestro modelo energético'Iñaki Barcena y Rosa Lago, UPV- EHU / Ekologistak Martxan) Jaizkibel Bizirik (Gipuzkoa)18:30 – 20:00: 'Imposición de industria petroquímica aquí y allí'Agostina Chiodi (FOCO) (Argentina) y Coordinadora Anti Coke (Muskiz – Bizkaia)Lekua: UPV- EHUko Esperientzia Aretoa (Espainako Bankua Kalea, Alde Zaharra, Bilbo).Antolatzailea: Ekologistak Martxan.Triptikoa: Sakatu hemen----Maiatzak 11 Asteartea:Hitzaldia: "Los retos del cambio político en el Salvad...


1.    Ekonomia sozial eta solidarioa lehenestea. Parte hartze aktiboa, elkartasuna, berdintasuna, bazterketaren amaiera eta feminismoa helburu izango dituen ekonomia eredurantz jo behar dugu, hau da, pertsona guztien beharrak asebetetzea helburu izango duen eredurantz. 2.    Demokrazia ekonomian. Benetako demokrazia egongo bada arlo ekonomikoa gizartearen kontrolpean izango da, bere azken helburua bete dadin: guztiontzako bizi baldintza duinak garatzea. Planifikazioa eta aurrekontu parte hartzaileak administrazio publikoetan derrigorrezko izatea proposatzen dug...


Krisia sortu zuten horiexek, planeta bere baliabideen mugara eraman dutenek, egun herritarrek jasaten ditugun langabezia eta prekarietatea sortu dituztenek egungo egoeratik onik eta inolako kalterik gabe atera nahi dute, langileon eskubideak urratzen jarraituz. Iritsi da, baina, ezezkoa emateko garaia: Ezezkoa zuen politika eta neurri bidegabeen ardura guri egozteari! Ezezkoa zuen patrikak ikutu gabe gure bizi baldintzak okertu besterik egiten ez duten erreforma eta proposamenei. Ezezkoa zuen gezurrei, bada-eta alternatibarik miseria eta bidegabekeriaz osaturiko zuen kudeaketaren aurrean! A...


  sakatu irudian


'Deshazkunde'aren inguruko mahaingurua antolatu du Alternatibak biharko, Martxoak 26, arratsasldeko 18.30etan Bilboko Arrupe Etxean.GONBIDATUTA ZAUDETE DENOK!


Deshazkundearen inguruko mahaingurua antolatu du Alternatibak ostiral honetan, Martxoak 26 arratsaldeko 18.30etan Bilboko Arrupe Etxean.GONBIDATUTA ZAUDETE GUZTIOK!Deshazkunde kontzeptuak ezbaian jartzen du indarrean den garapen eredu kapitalistaren oinarri nagusietako bat: etengabeko hazkunde mugagabearen bilaketa, hain zuzen.Deshazkundearen aldekoen iritziz, ongizatea eta ekonomia hazkundearen arteko nahitaezko uztarri hori zalantzan jartzeko modukoa da, izan ere ekologiatik jasotako egia ukaezin baten aurkakoa da: ezin dugu planeta mugatu batean bizi garelarik, ezin etengabean hazi. Hala...


Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna, beste behin ere kalera aterako gara sistema honek zapaltzen eta baztertzen gaituela esatera. Pobreziak, prekarietateak eta indarkeria jasateak emakume aurpegia dutela esatera. Geure gorputzaren gaineko eskubide osoa izateko, geure sexualitatea nahi eran baliatzeko, mendekotasun ekonomikorik gabe bizitzeko, eta egunero, etengabe, ezkuta ez gaitzaten eskubidea aldarrikatzera aterako gara; hots, eskubide osoko hiritarrak izateko nahia aldarrikatzera. Baina honako martxoaren 8an, geure aldarrikapenek hor dirautela eta borrokak bizirik darraiela esate...



Orain gutxi Alternatibako bozeramaile Oskar Matuteri Mondraberrin eginiko elkarrizketa irakurtzeko sakatu hemen (7. orrialdea).'Ezkerreko gune iraunkor eta indartsua eraiki nahi dugu Euskal Herrian'


"karrera baten gailurra dirudi eta jendeak bere buruari  galdetuko dio ea zein ote den prezioa".Xabier Arzallusek, Imaz Petronorreko presidente izendatzea zela eta .Zer egin du politiko batek Administrazioan eman dituen urteen ordainez multinazional batek halako saria emateko? Tamalez, politiko eta enpresariek maizegi trukatzen dituzte euren rolak, beraz, Imazen kasu hau ez da batere berezia.Enpresa mundura doazen politikoen kasuak ugariak dira, eta maiz legaltasunaren muga urratzen dute. Mayor Orejak Eulen zerbitzu eta segurtasun enpresa gidatu zuen Barne Ministeritza utzi ostean. Dav...


Euren kontura!

alternatiba 1456130686283 Alternatiba | 2010-02-21 21:23

Denok ez gaude egoera berean ekonomia krisi bati aurre egiteko.  Adibidez, BBVAk 2009a 4.210  milioi euro eskaseko irabaziarekin itxi du eta Goirigolzarri urteko 3 milio euroko erretiroarekin konformatu da. Beste alde batetik, Hego Euskal  Herrian 2009.ko urte bukaeran 168.854 langabetu zegoen, 2008ko ekainean zegoena baino %66 gehiago. Kopuruak lotsagarriak dira.Hala eta guztiz ere, hondamendira eraman gaituen ekonomia eredu kudeatzaileek sinestarazi nahi digute eurek aterako gaituztela putzutik kapital pribatuaren bitarteko magikoari esker. Hauen artean ditugu PSE eta PP, e...


Mondraberri Arrasateko aldizkaritik ekarria:'Arrasateko Alternatiba-Zutik elkarlana herri guztietan gura genuke'Alternatiba organizazio berri bat da, hain justu, Euskal Herriko ezker guztiak batu nahi dituena, eta funtzionamendu asanblearioa daukana.Oskar Matute gaztea Alternatibako sortzaileetako bat da eta organizazioko ordezkarietako bat. Proiektu politiko honen xehetasunak eman dizkigu, eta egoera politikoari eta krisiari buruzko balorazioak egin dizkigu.  Ez da erraza izango alderdi politiko bat sortzea eta aurrera eramatea…Ez, ez da erraza. Guk esaten dugun bezala, zorakeri lilu...


Alternatibak 'Gizonek erdituko balute abortoa askea litzateke. Eskubideak ez dira negoziatu edo epeka eman behar. Aborto aske eta doakoa, orain!' izeneko kanpaina abiarazi du emakumeei gehien urratzen zaienetako eskubide baten alde, euren gorputzaren gaineko erabakiak hartu ahal izatea, hain zuzen ere. Kanpaina honen bitartez PSOEk aurkezturiko aborto legearekiko desadostasuna adierazi nahi dugu, 3 funtsezko arrazoi direla eta: ez du emakumeen erabaki askatasuna onartzen, eta ondorioz euren sexu eta ugaltze eskubideen jabetza osoa galarazten die; sektore publikoaren baitan abortoa bermatuko...


Bertold Brechtek hauxe esan zuen bizi izan zen garaiari buruz: «Garai bat latza da, baldin eta begien bistakoagatik borroka egin behar bada». Urte asko joan dira baieztapen hartatik, baina ezinago baliagarria da Euskal Herrian eta munduan egun dugun egoeraz mintzatzeko ere.Begien bistakoa da bere burua demokratikotzat daukan gizarte batean lehentasunezko araua behar duela izan eskubide eta askatasun guztiak indarrean egotea gizaki guztientzat. Begien bistakoa da, halaber, emakume eta gizon askeek osaturiko gizarte horretan indarkeria ez dela onargarria inolaz ere.Baina, zoritxarrez, premisa...


2010eko urtarrilaren 1etik Espainiak Europar Batasunaren lehendakaritza txandakatua hartu du bere gain, europar proiektuaren krisi sakona ematen ari den bitartean. Krisi honen sustraiak bi faktoretan topa daitezke: batetik, azken bi hamarkadetan europar osaketaren ardatz izan den logika neoliberala. Honen adibide dira barne merkatu komuna eta moneta komuna gauzatzea, garapen bidean diren herrialdeei kalte egiten dieten “elkarkidetza” akordioak sinatzean oinarrituriko atzerri merkatu politika, babes sozialeko sistemen murriztea eta hautaturiko etorkinak bilatzen dituen politika bereizlea, ze...


Lehiakortasuna

alternatiba 1456130686283 Alternatiba | 2010-02-04 18:07

Otsailaren 7, 8 eta 9an, Europar Batasuneko espainiar presidentziarekin erlazionatu ekitaldien artean, Lehiakortasunaren Europako Kontseilua ospatuko da Donostian, non -beste hainbat pertsonaien artean- Batasuneko 27 estatuen Industria, Zientzia eta Teknologia ministroak bilduko diren.Hitz politek intentzio txarrak izkutatu ohi dituzte. Beren ontasunaz inork zalantzarik ez duen hitzak erabiliz, birtualki biluzten gaituzte aireportuetan “segurtasunaren” izenean, gure paisaiak zanpatzen dituzte “garapenaren” izenean, alderdiak legez kanpo uzten dituzte “demokraziaren” izenean eta herrialdeak ...


Oskar MatuteAlternatibako kidea2008ko abenduaren 13an jaio ginenetik, Alternatiba sortzen dugun gizon eta emakumeek bi helburu nagusi ditugu buruan, biak ere osagarriak eta elkarren beharra dutenak geure proiekturako. Batetik, Euskal Herrian ezker alternatiboak -politikoak zein sozialak- batera lan egin dezan berrosatze prozesuan parte hartzeko gogoa eta konpromisoa ditugu . Ezker alternatibotzat dugu egungo menpekotasun sistemak -patriarkatua, kapitalismoa, produktibismoa, inperialismoa, demokrazia liberala, kultura homogenizazioa- gainditu nahi dituen ezkerra, pertsona zein herri guztien ...


LEHENGO LEPOTIK BURUA

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2009-06-08 13:16

Ostera ere hauteskundeak izan ditugu Euskal Herrian, Euskal Herri osoan alegia (nahiz eta zirkunskripzio ezberdinetan bozkatzera behartuta egon), eta, egia esanda, aurretik bagenekiena egiaztatu ahal izan dugu atzera ere.        Eta zer genekien aurretik? Bada, bistakoa dena:   1) Hego Euskal Herrian, behintzat, euskal naziozaleak gara gehienok; espainolak baino dezente gehiago. Ipar Euskal Herrian, ordea, bestelakoak dira gauzak, oraindik ere sustraitu beharra baitago euskal nazioaren kontzeptua. Baina bidean goaz, eta denborak aitortuko digu naziotasun osoa, ez i...


Fotomontaiak

1
mutrikukoberdeak 1456151726508 b+i | 2007-08-16 12:03

Beheko planoan agertzen dena fotomontaian Gehiago jakin nahi


Azken iruzkinak