"EMAKUMEAK ETA ZAINTZA LANAK" Mahai-ingurua

alternatiba 1456130686283 Alternatiba | 2010-05-25 19:05



EMAKUMEAK ETA ZAINTZA LANAK
Krisi egoeran etengabe. Erresistentzia eta borroka


Mahai-ingurua Ekainak 1 Bilboko Arrupe Etxean 19:00etan

Egungo finantza krisiak, aspalditik geure ekonomia eta gizarte sistemaren krudeltasunak itzalean utziriko beste krisi batzuk azaleratu ditu.
Horietako bat, agian begibistatik gehien aldendu nahi izan digutena, feminismoak "zainketa krisia" deritzonekoa da.

Zainketa krisia eskubide krisia da, egun arte aldarrikatu ez diren eskubideena, izendatu edo irudikatzera ere ausartu ez garen eskubideena.
Guzti-guztiek bizitzan zehar behar eta merezi ditugun zainketak jasotzeko eskubidea, zainketak ordainduak izan daitezelako eskubidea, etxeko zein etxetik kanpoko zainketa baldintza duin eta egokietan burutzeko eskubidea,... hauke denak daude krisian.

Mahai inguru honetan egungo zainketa eredua ezbaian jartzeko ausardia izan duten eta estatuak, enpresek eta gizonezkoek, kolektibo moduan, onartu ez dituzten eskubide batzuen alde borrokatu diren hainbat kolektiboren aldarriak bilduko ditugu.


Utzi iruzkina: