Alternatiba

Euren kontura!

alternatiba 1456130686283 Alternatiba | 2010-02-21 21:23

Denok ez gaude egoera berean ekonomia krisi bati aurre egiteko.  Adibidez, BBVAk 2009a 4.210  milioi euro eskaseko irabaziarekin itxi du eta Goirigolzarri urteko 3 milio euroko erretiroarekin konformatu da. Beste alde batetik, Hego Euskal  Herrian 2009.ko urte bukaeran 168.854 langabetu zegoen, 2008ko ekainean zegoena baino %66 gehiago. Kopuruak lotsagarriak dira.Hala eta guztiz ere, hondamendira eraman gaituen ekonomia eredu kudeatzaileek sinestarazi nahi digute eurek aterako gaituztela putzutik kapital pribatuaren bitarteko magikoari esker. Hauen artean ditugu PSE eta PP, e...


Mondraberri Arrasateko aldizkaritik ekarria:'Arrasateko Alternatiba-Zutik elkarlana herri guztietan gura genuke'Alternatiba organizazio berri bat da, hain justu, Euskal Herriko ezker guztiak batu nahi dituena, eta funtzionamendu asanblearioa daukana.Oskar Matute gaztea Alternatibako sortzaileetako bat da eta organizazioko ordezkarietako bat. Proiektu politiko honen xehetasunak eman dizkigu, eta egoera politikoari eta krisiari buruzko balorazioak egin dizkigu.  Ez da erraza izango alderdi politiko bat sortzea eta aurrera eramatea…Ez, ez da erraza. Guk esaten dugun bezala, zorakeri lilu...


Alternatibak 'Gizonek erdituko balute abortoa askea litzateke. Eskubideak ez dira negoziatu edo epeka eman behar. Aborto aske eta doakoa, orain!' izeneko kanpaina abiarazi du emakumeei gehien urratzen zaienetako eskubide baten alde, euren gorputzaren gaineko erabakiak hartu ahal izatea, hain zuzen ere. Kanpaina honen bitartez PSOEk aurkezturiko aborto legearekiko desadostasuna adierazi nahi dugu, 3 funtsezko arrazoi direla eta: ez du emakumeen erabaki askatasuna onartzen, eta ondorioz euren sexu eta ugaltze eskubideen jabetza osoa galarazten die; sektore publikoaren baitan abortoa bermatuko...


Bertold Brechtek hauxe esan zuen bizi izan zen garaiari buruz: «Garai bat latza da, baldin eta begien bistakoagatik borroka egin behar bada». Urte asko joan dira baieztapen hartatik, baina ezinago baliagarria da Euskal Herrian eta munduan egun dugun egoeraz mintzatzeko ere.Begien bistakoa da bere burua demokratikotzat daukan gizarte batean lehentasunezko araua behar duela izan eskubide eta askatasun guztiak indarrean egotea gizaki guztientzat. Begien bistakoa da, halaber, emakume eta gizon askeek osaturiko gizarte horretan indarkeria ez dela onargarria inolaz ere.Baina, zoritxarrez, premisa...


2010eko urtarrilaren 1etik Espainiak Europar Batasunaren lehendakaritza txandakatua hartu du bere gain, europar proiektuaren krisi sakona ematen ari den bitartean. Krisi honen sustraiak bi faktoretan topa daitezke: batetik, azken bi hamarkadetan europar osaketaren ardatz izan den logika neoliberala. Honen adibide dira barne merkatu komuna eta moneta komuna gauzatzea, garapen bidean diren herrialdeei kalte egiten dieten “elkarkidetza” akordioak sinatzean oinarrituriko atzerri merkatu politika, babes sozialeko sistemen murriztea eta hautaturiko etorkinak bilatzen dituen politika bereizlea, ze...


Lehiakortasuna

alternatiba 1456130686283 Alternatiba | 2010-02-04 18:07

Otsailaren 7, 8 eta 9an, Europar Batasuneko espainiar presidentziarekin erlazionatu ekitaldien artean, Lehiakortasunaren Europako Kontseilua ospatuko da Donostian, non -beste hainbat pertsonaien artean- Batasuneko 27 estatuen Industria, Zientzia eta Teknologia ministroak bilduko diren.Hitz politek intentzio txarrak izkutatu ohi dituzte. Beren ontasunaz inork zalantzarik ez duen hitzak erabiliz, birtualki biluzten gaituzte aireportuetan “segurtasunaren” izenean, gure paisaiak zanpatzen dituzte “garapenaren” izenean, alderdiak legez kanpo uzten dituzte “demokraziaren” izenean eta herrialdeak ...


Oskar MatuteAlternatibako kidea2008ko abenduaren 13an jaio ginenetik, Alternatiba sortzen dugun gizon eta emakumeek bi helburu nagusi ditugu buruan, biak ere osagarriak eta elkarren beharra dutenak geure proiekturako. Batetik, Euskal Herrian ezker alternatiboak -politikoak zein sozialak- batera lan egin dezan berrosatze prozesuan parte hartzeko gogoa eta konpromisoa ditugu . Ezker alternatibotzat dugu egungo menpekotasun sistemak -patriarkatua, kapitalismoa, produktibismoa, inperialismoa, demokrazia liberala, kultura homogenizazioa- gainditu nahi dituen ezkerra, pertsona zein herri guztien ...