Berangon..

KALE GORRITIK ETXEBIZITZA GORRIRA!

Gorrotometroak jada eztanda egin du! Hilabete bat igaro da Berangoko gazteok Gorrotometroa martxan jarri genuenetik. Honen helburua gazteon haserrea eta gorrotoa neurtzea zen, kezkatzen gaituzten gaiak jorratuz eta pazientzia bukatzen hasia zaigula irudikatuz. Abiadura Handiko Trenak eta proiektu txikitzaileek hasi zuten tenperatura igotzen gazteon Gorrotometroan. Bologna prozesuak tenperatura bor-bor jarri zuen eta azkenik espekulazioak eta etxebizitza eskubidearen ukazioak Gorrotometroa lehertarazi du. Horregatik, gazte berangoztarrok txikitzaileei, Bologna-ren aplikatzaileei eta espek...


Etxebizitza eskubidea bermatzera goaz!! Berangoko gazteok bat egiten dogu Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Koordinadorak Urtarrilaren 11rako deitu duen manifestaziorekin. Espekulazioarekin etorkizunik ez dagoela irudikatu behar dugu Bilbon ostiral honetan, eta beraz, Guggenheimetik 19:30etan urtengo den manifestaziora joateko animatu nahi zaituztegu. Berangon ere Bilboko manifestaziora joateko deia luzatu dugu Hauxe da koordinadorak zabaldutako oharra: Argi dago, gaur egun, Euskal Herrian etxebizitzarekin arazo larria dugula. Merkatuaren salneurriek etxebizitza duin baterako sa...


Abiadura Handiko trena, Bologna prozesua, etxebizitza eskubidearen ukazioa, gaztetxeen desalojoak, prekarietatea, espekulazioa, proiektu txikitzaileak, lan istripu-erailketak, unibertsitateen merkantilizazioa, kontrol soziala, kontsumismo basatia... Berangoko gazteoi pazientzia bukatu zaigu! Ez dugu onartzen eta ez dugu sekula onartuko egungo sistema neoliberalak inposatu nahi dizkigun bizi-baldintzak. Zuekin etorkizunik ez!   AHT-arekin gorrotometroetan tenperatura igotzen hasi zen. Bada garaia sistema kapitalistaren aurka borrokatzen hasteko. Inolako konplexurik gabe, miseriara...


Hileko azken zapatuetan...gazteok kale gorritik etxebizitza gorrira!! Azaroaren 17an larunbata, goizeko 13:00ak aldera, Berangoko hainbat gaztek etxebizitza eskubidea aldarrikatu dute Berangoko Kale Nagusian. Hotzari aurre eginez, gazteek beren etxebizitza eraiki dute kale erdian, gazteok pairatzen duten prekarietatea salatzeko asmoz. Berangon abuztuan hasi zuten gazteok etxebizitza eskubidearen aldeko kanpainarekin: moskeo kanpaina, buzoneoa herri osoan, propaganda masiboa, ekimenak.. Gauzak horrela, gazteek hileko azken larunbatetan gaurko parodia errepikatuko dute, pairatzen duten ...


GAZTE! Urriaren 20an gazteok martxa egingo dugu Uribe Kostan zehar. "Kapitalismoa apurtuz, garaipena gure esku" leloa gure eskualdean zehar hedatuko dugu. Gazteon borrokaz eta antolakuntzaz sistema iraultzeko gai garela erakutsiko dugu. Etxebizitzaren arazoa, gaztetxeen desalojoak, proiektu txikitzaileak, prekarietatea, kontrol soziala, irakaskuntza eta beste hainbat sektoreren pribatizazioa, akritikotasuna, pasibitatea.. sistema kapitalistari hortzak erakutsi behar dizkiogu! Martxari Erandion emango diogu hasiera goizeko 10etan, metroko plazan. Ondoren Leioara ibiltzen joango gara martxis...


Horretan dabil Berangoko Udala momentu hauetan. Santa Ana auzoan luxuzko etxebizitzak eraikitzen jarraitzen du, berangotarrok ditugun beharrizanak entzun barik, Berangoko landa eremua izorratuz eta baserriak eraitsiz, gazteak kale gorrira kondenatuz... Baserriak eta landaguneak txaletez josi nahi ditu Udalak, berangotarron interesak begiratu beharrean kanpotar eta espekulatzaileen mesedeetara jarriz. Egun ezagutzen dugun Santa Ana osoa desitxuratu gura dute Partido del Negocio Vascokoek: urbanizazio eta txaletez beteriko lotarako auzoak, inolako bizi barik, komertziorik gabe, gazte giro ...


Lotsatzekoa! Berangon egun 589 etxebizitza huts daude! Eta bitartean, gazteok kale gorrian jarraitzen dugu, gure etorkizuna gero eta beltzagoa ikusten dugu, ezin ditugu gure proiektuak gauzatu... Etxebizitza bat eskuratzea ia pentsaezina da gaur Berangoko gazteentzat. Egungo prezioei aurre egitea ezinezkoa da, ez dago alokairuzko etxebizitza sozialik.. kale gorrira kondenatu nahi gaituzte! Baina Berangon 589 etxebizitza huts daude, gazteok etxebizitza baten beharra dugun arren. Udalak, bitartean, arazoari aurre egin beharrean, egoeraz aprobetxatu eta bere poltsikoak betetzen ditu: luxuzko...


  Moreaga, Kurtze, Berangoeta, Lantzarte, Sabino Arana, Berangotxu, Karabazpi, Axgane... Berangoko kale eta auzo guztietatik hedatu da 589 zenbakia. Hormetan, lurrean, pankartetan, markesinetan, metroan... txoko guztien jabe egin da 589 zenbakia.   Gure herriko elkarrizketa guztietan dago, berangotar guztiak moskeatuak... baina zer izango da 589 zenbakia?   Horrelaxe hasi du Berangoko Segik etxebizitza eskubidearen aldeko kanpaina: Berango moskeatzen, herria esnarazten, errealitate gordina bere gordintasunean erakusten... gurea bai moskeoa! 589 ETXEBIZITZA HUTS GURE HE...


berangonbizi 1456131440904

Animatu zaitez komentarioak uztera! (artikulu bakoitzaren azpian, "erantzunak" sakatu). Harremanetarako: berangokogazteak@hotmail.com