Espekulatzaileei, txikitzaileei eta Bolognaren aplikatzaileei tiro !!
Gorrotometroak jada eztanda egin du!
Hilabete bat igaro da Berangoko gazteok Gorrotometroa martxan jarri genuenetik. Honen helburua gazteon haserrea eta gorrotoa neurtzea zen, kezkatzen gaituzten gaiak jorratuz eta pazientzia bukatzen hasia zaigula irudikatuz.
Abiadura Handiko Trenak eta proiektu txikitzaileek hasi zuten tenperatura igotzen gazteon Gorrotometroan. Bologna prozesuak tenperatura bor-bor jarri zuen eta azkenik espekulazioak eta etxebizitza eskubidearen ukazioak Gorrotometroa lehertarazi du.
Horregatik, gazte berangoztarrok txikitzaileei, Bologna-ren aplikatzaileei eta espekulatzaileei tiro egin diegu. Barruan dugun gorrotoa erantzuleen aurpegi nazkagarrietan deskargatu dugu, eta bide batez etorkizuneko Euskal Herria irudikatu dugu; AHT, Bologna eta espekulaziorik gabeko Euskal Herria hain zuzen. Zuekin etorkizunik ez!
AHT, Bologna eta espekulazioaren erantzuleei tiro egin ostean...
... gazte indarraz etorkizuneko Euskal Herria lortu dugu.
Laura Alba, Carlos Esparza eta Juan Ignacio Perez, gazteriagatik tirokatuak izan baino lehen.
Nuria Lopez de GuereƱuk, Javier Madrazok eta Julio Lafuentek ere eurek sortutako gorrotoa euren azalean pairatu behar izan dute
Zuekin etorkizunik ez!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: