Etxebizitza eskubidea bermatzera goaz!! Berangoko gazteok bat egiten dogu Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Koordinadorak Urtarrilaren 11rako deitu duen manifestaziorekin. Espekulazioarekin etorkizunik ez dagoela irudikatu behar dugu Bilbon ostiral honetan, eta beraz, Guggenheimetik 19:30etan urtengo den manifestaziora joateko animatu nahi zaituztegu. Berangon ere Bilboko manifestaziora joateko deia luzatu dugu Hauxe da koordinadorak zabaldutako oharra: Argi dago, gaur egun, Euskal Herrian etxebizitzarekin arazo larria dugula. Merkatuaren salneurriek etxebizitza duin baterako sa...


Abiadura Handiko trena, Bologna prozesua, etxebizitza eskubidearen ukazioa, gaztetxeen desalojoak, prekarietatea, espekulazioa, proiektu txikitzaileak, lan istripu-erailketak, unibertsitateen merkantilizazioa, kontrol soziala, kontsumismo basatia... Berangoko gazteoi pazientzia bukatu zaigu! Ez dugu onartzen eta ez dugu sekula onartuko egungo sistema neoliberalak inposatu nahi dizkigun bizi-baldintzak. Zuekin etorkizunik ez!   AHT-arekin gorrotometroetan tenperatura igotzen hasi zen. Bada garaia sistema kapitalistaren aurka borrokatzen hasteko. Inolako konplexurik gabe, miseriara...


Udal enrollatua daukagu

1
josu 1456149891816 Josu | 2007-12-13 14:44

Behin baino gehiagotan esan dut zer izan nahi dudan nagusian: jubilatua. Baina horretarako lehenago lan egin behar, eta horretan gabiltza, ahal dugun heinean. Tira, enbidia apurtxo bat badiet jubilatuei, baina ez diet ukatzen dituzten zerbitzuak merezituak ez direnik. Horrek ez du esan nahi zerbitzu publiko duina jasotzeko jubilatuak izan behar dugunik. Ala bai?Tristura handiz ikusten dut nolako desberdinkeriaz tratatzen diren gazteak eta nagusiak instituzio publikoen aldetik. Arduradun politiko bati entzun nion gazteokin ez dagoela ezer egiterik, ez garelako mugitzen. Kasu askotan egia bad...


Gazteok eta euskara

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-12-10 09:03

Artikulu hau 2007ko abenduko Xirika aldizkarian agertu da. Pdfan jaitsi nahi baduzu, hona jo. Izenburu originala aukeratu dut, originalen artean originalena. Jarrai dezagun ba, galdera originalak egiten: zergatik ez dute gazteek euskaraz egiten? To eta no, hori da hori originala izatea, pentsatuko du batek baino gehiagok. Erronka berriak gustatzen zaizkit, dudarik ez. Eta bide malkartsu zein berri horretan nik ere nire aletxoa ekarri nahi dut. Has gaitezen hasieratik, hortaz. Egia al da gazteek ez dutela euskaraz egiten? Ba, zorionez edo zoritxarrez gezurra da. Gazteok euskaraz egiten dugu,...


Hileko azken zapatuetan...gazteok kale gorritik etxebizitza gorrira!! Azaroaren 17an larunbata, goizeko 13:00ak aldera, Berangoko hainbat gaztek etxebizitza eskubidea aldarrikatu dute Berangoko Kale Nagusian. Hotzari aurre eginez, gazteek beren etxebizitza eraiki dute kale erdian, gazteok pairatzen duten prekarietatea salatzeko asmoz. Berangon abuztuan hasi zuten gazteok etxebizitza eskubidearen aldeko kanpainarekin: moskeo kanpaina, buzoneoa herri osoan, propaganda masiboa, ekimenak.. Gauzak horrela, gazteek hileko azken larunbatetan gaurko parodia errepikatuko dute, pairatzen duten ...


Etxebizitza = Negozioa Etxebizitza ez da eskubidea, luxua da. Hitz hau entzuten dugun bakoitzean, hori da gazteoi burura etortzen zaiguna behintzat. Batzuen negozioa, guztien iruzurra da eta ez da kasualitatea. Izan ere, Marbellaraino joan barik Euskal Herrian espekulazioak milaka dira.   Etxebizitzak etengabe ari dira eraikitzen. Norentzat baina? gaur egungo gazte@k, egoera aldatzen ez den artean  eta zorte itzelarekin, 2015ean eskatu ahal izango dugu hipoteka bat. Gauzak ondo badoazkigu, 2050ean amaituko dugu ordaintzen.Bizitza hipotekatu ta gero noski. E...


Kriterioak

josu 1456149891816 Josu | 2006-11-29 00:00

2005eko apirilean ikaskide birekin moskeatuta idatzi nuen hau, batxilergoko ikasle nintzela. Orduko dokumentuak begiratzen ari nintzela aurkitu dut, hor doa:KRITERIOAK Hamar eta erdiak izango dira gutxi gora behera, ezer egiten ez dugun horietako klase batean gaude. “Mendi, ves Homo Zapping?” eta nik “No.” erantzun diot. Beste ikaskide batekin berba egiten ari zen horren aurretik. Neskak biak. Nire erantzunaren ondoren elkarri begiratu dira, eta begiratzeaz gain hitzen bat ere esan dio batak besteari. Ez dut entzun, baina ez da beharrezkoa izan haien burutik pasatzen ari zena jakiteko. Nesk...


Litrada

1
josu 1456149891816 Josu | 2006-11-24 22:54

Litrada izaten dugu buruan gazteok asteburu atarian. Botelloia, edo hemen esaten dugun moduan, litroak. Kalkuluak egiteko gogorik ez dugu izaten klaseak aste osoan aguantatu eta gero. Nahiago dugu gure litroetan pentsatu. Kalimotxoa egiteko coca-cola eta...Nik litradaren kalkuluak atera ditut gaur. Urtebetean litrada ederra egin dut. 2 litro. Ez, ez dira bi litro ardo gorri. Bi litro odol. Ez, ez ditut edan. Beste batek edan ditu nik eman ditudan odol litroak. Ez dut pisurik galdu, ez. Urtebetean bi kilo potolotu ditut, baina bi odol litro galdu... edo eman.Urtebete lehen donaziotik eta ord...


Baldosak

5
josu 1456149891816 Josu | 2006-10-20 11:33

Zapalduen artean zapalduena nauzu. Hori erantzungo liguke baldosa batek nor den galdetuko bagenio. Baina baldosak ixildu egiten dira. Gogorrak direlako, oso. Galdetu, bestela, koskorrekoa hartzen duen edozein umeri. Gogorrak dira, oso, Eibarko kaleetako baldosak. Milaka zapatak egunero zapalduak; euria eta eguzkia dagoenean ezin mugitu... baina hor jarraitzen dute, geldi, ixilik, gogor. Ez dugu onartzen ahuleziarik. Untzagan baldosa bat apurtzen denean, segituan deitzen dugu egunkari jakin bateko denok dakigun atal jakin horretara. Ez dugu baldosen ahulezia onartu nahi, gu ere baldosak gare...


Azken iruzkinak