Arabako txapelketa gerturatzen dago. Nahi baino gehiago. Nahi baino arinago. Horregatik, bat edo beste hasiko ziren jadanik buruari hautsa kentzen. Errimak astintzen. Forman jartzen. Esaten da urtarrilean aldapagora egoten dela. Ba bertsolaritzan ere. Horregatik, pilak kargatzeko txoritxo baten kanta iritsi zaigu hona. GAIA: Aspaldiak espero zenuen gutuna jaso duzu OINUA: Haizea dator iparraldetik 1.- Argitxok hala zioen eta ikasgelan hitz eta pitz ibiltzearren egun hau nozbait e gin behar zenez irits Andereñoak nahiz isiltzeko bota hainbat oihu bortiz notak buzoian sartzear da...
Azterketa garaia iritsi zaigu -zoritxarrez- bizitzetara berriro. Ikasi beharraren presioa, orain arte egin ez dugunaren tentsioa....guztiaren nahastea. Eta hori gutxi bada, gehiago nahasten dugula guk gehituta...ze panorama! Komunikazio ereduko praktikak, Gorka Palazioren hirugarren ataza...ama, lagundu! Eta txarrenan da, laguntza eskatu arren apunte triste batzuk lortzeak soilik bota diezagukela esku bat.Baina ez gaitezen aztoratu. Bizitzak aurrera jarraitzen du, eta gaur ez bada ba bihar egingo dugu hau. Edo beste hau...ez da esaten hobe dela berandu ez egitea baino? Norbere lanaren...
Tren batek pertsona bat harrapatu du Arrankudiagan, bi astetako bigarrena Urte zaharra San Migelen gazte baten faltarekin bukatu zuten, eta Arrankuadiagan urte berria ez dute zapore berdinez hasiko. Orduñatik Bilbora doan Renferen linean ugariak dira geltokiak. Baita bagoietara igotzen garen bidaiariak ere. Zerbitzua berez ona da, tren asko daude nahiz eta prezioak garestiak izan. Noizbehinka baina, tren bereziak igarotzen dira. Bartzelonatik, merkantzia trenak...azken honek abenduaren 29an 16 urteko gazte bat eraman zuen aurretik. Gaur, Arrankudiagan beste pertsona bat zapaldu du tren...
MELTXOR, GASTAR eta BAS A ARTAR Kioskotik pasa eta udaltzaingoa ikusi dut. Kalea moztuta eta 20 erromatar bi turuterorekin. Asterix eta Obelixen pelikula bat zela pentsatzen nuen erromatarrak ikusita baina ez, han ez zegoen ez ave ez Zesarrik, pajeak omen dira. Urtarrilak 5ean etortzen omen dira. Etortzen omen direla diot, nire etxetik ez direlako pasatzen. Ondo portatzen naiz baina ez ditut inoiz ikusi. Telebistan bai, makina bat iragarkitan. El Corte Inglesen baita ere, Gran Vian. Kanpamendu itzela daukate erromatarrek Euskal Herrian ere eta. Konkistatu ez dakit nik zer konkistatu d...
Ze iragarki txarra. Bi neska eta kanpai bat! kanpaia ere, baina adarra jo nahi badute, doazela beste baten etxera! Poztu egin beharko gara gaineira erregeen roskoia 8,50€tan saltzen dutelako! URTE BERRIA=PREZIO BERRIA Prezio guztiak igo dira eta gainera, gabon zaharretatik etxera nindoala ezin izan dut okindegian tripa betetzeko napolitanarik erosi. Itxita zegoen. Itxita nire poltsikoa bezala: gabon gauak, inozenteen eguna, gabon zaharrak, errege gaua...Ez dago eskubiderik. Edariak ere igo egin dira. Oinarrizkoa dena ere garestitzen digute: jatea eta edatea. Ta bitartean, telebistan pel...
Interruktorea piztu, ordengailuko botoia sakatu eta XPa martxan jarri da. Kargatu, antibirusa aktualizatu eta internetari eman diot. Euskaltela eztakit baina EUSKALNETa esta fuera de servicio nire etxean behintzat. Eta amorratuta sentitu behar gainera. Internetik gabe antza ez gara ezer. Blogean artikuluak idatzi behar eta taberna batera jaitsi behar. Gainera, ordenagailua libre topatu behar. Umeek zelan margotzen zuten ikusi dut. Baita Londreserako bidaia zelan planifikatzen zuen begira egon. Total, inglesez zegoela eta kaka. Tabernariari kafea eta kolakaua eskatu eta itxoin. Hori da g...
2008a iritsi da eta besterik ez da entzuten kaleetan. Urte berri on! zer, ajearekin oraindik? Nahi duzu turroi pixka bat? eta zergatik ez duzu jaten amamaren makailo pixka bat?! atzo zer, juerga handia? 2008 galdera. Gaur, urtarrilaren 2a da. Urte berriaren 2a. Zaharra joan zaigun honetan lasaitasuna da nagusi kaleetan. Tabernetan jende gutxi baina kafea hartzeko konpainia nahikoa. Umeak Olentzeroren jostailuekin plazan. Nagusienak musean jolasten puroa pizten duten bitartean. Okindegiak topera. Pertsianak itxita goizetan lo egiteko.Kanpoa hotz eta barrua bero. Ez dut esnatu nahi, esnatu a...
Larunbatean gauen, Barakaldoko auzokideak kezkatuta geratu ziren goizeko bostetan entzundako zarata handi baten ondorioz. Ez ziren Barakaldoko su artifizialak, ezta Sestaokoak. Goizeko bostetan nire herriko auzokideek entzundako soinu bortitz horren zergatia ez zekiten. Denak kezkaturik, zer pasatu den jakiteko gogoekin, irrikitan. Inork ez zekien ezer ez. Goizean altxatu telebista zein irratia piztu, interneten egunkariak irakurri eta... "ETA atenta contra una sede judicial en Sestao". Ondorioz gauza bakar bat datorkit burura...zer gertatuko leike gure gizartean hedabide barik? Hedabideak...
Papel eta boligrafotik pantailara Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea den Gorka Jakobe Palazio irakasle txip gorenak, Ikastube izeneko kanala jaurti du sarera. Bertan, bideoak, ariketak, azalpenak...eskegi ahal izango dira. Artxiboak konpartitu, bidali, baloratu...Youtube, euskaltube eta orain ikastubeLehenik youtube izan zen sarera jauzia eman zuena. Ondoren euskaltube kanala sortu zen, funtzio berdinak dituena baina neurri txikiago batean. Eta orain, ikastube kanala, hezkuntzarekin zerikusia duen lanekin osatutakoa. Ikasleria orokorrean, pantailak agintzen duten men...
Kaleak bihurtu dira gabonen eskaparateAbenduarekin batera ez dakit zer gertatu den baina herrietan kaleak argiz jantzi dira. Izarrak, zuhaitzak, gabon kantak...herriak zoratu egin direla dirudi. Jendea presaka, eskularruak jantzita, boltsaz beteta...olentzerok menditik guztia jaisteko aurten laguntza beharko du.Tabernan lanean nengoela umeak etorri dira. Pozik. Olentzero datorrela eta, eskutitza idatzi behar zioten. "Prexing katx", Athleticeko kamiseta, baloia, panpina...dena prest dago. "Badator olentzero, euskara dakar" kartela ikusi dut halako batean taberna kanpoko pareta batean. Olentz...