La kanpanada del ahorro? Eznoski!
Ze iragarki txarra. Bi neska eta kanpai bat! kanpaia ere, baina adarra jo nahi badute, doazela beste baten etxera! Poztu egin beharko gara gaineira erregeen roskoia 8,50€tan saltzen dutelako! URTE BERRIA=PREZIO BERRIA Prezio guztiak igo dira eta gainera, gabon zaharretatik etxera nindoala ezin izan dut okindegian tripa betetzeko napolitanarik erosi. Itxita zegoen. Itxita nire poltsikoa bezala: gabon gauak, inozenteen eguna, gabon zaharrak, errege gaua...Ez dago eskubiderik. Edariak ere igo egin dira. Oinarrizkoa dena ere garestitzen digute: jatea eta edatea. Ta bitartean, telebistan pelikula zaharren bat ikusteko asmotan iragarki txarrak baino txarragoak bakarrik aguantatu behar. Hala ere poztu egin beharko naiz eta eskerrak eman: AURTEN EZ DUTE "BENHUR" PELIKULA BOTA.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: