Hedabideak gure jakinminaren bidea!
Larunbatean gauen, Barakaldoko auzokideak kezkatuta geratu ziren goizeko bostetan entzundako zarata handi baten ondorioz.
Ez ziren Barakaldoko su artifizialak, ezta Sestaokoak. Goizeko bostetan nire herriko auzokideek entzundako soinu bortitz horren zergatia ez zekiten. Denak kezkaturik, zer pasatu den jakiteko gogoekin, irrikitan.
Inork ez zekien ezer ez. Goizean altxatu telebista zein irratia piztu, interneten egunkariak irakurri eta... "ETA atenta contra una sede judicial en Sestao".
Ondorioz gauza bakar bat datorkit burura...zer gertatuko leike gure gizartean hedabide barik? Hedabideak guztiz garrantzitsuak dira gure gizarte aurreratu honetan. Dena dakite eta ondorioz, dakiten guzti horren berri ematen digute. Nola jakin zer gertatu den munduaren beste aldean, alboko herrian zer gertatzen dena ohartzen ez bazara ere ez?!¿
Hedabideek etorkizun honen giltza daukate.. hedabideak gure jakinminaren bidea!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: