Kaleak argiz jantzi dira, badatoz gabonak!
Kaleak bihurtu dira gabonen eskaparate
Abenduarekin batera ez dakit zer gertatu den baina herrietan kaleak argiz jantzi dira. Izarrak, zuhaitzak, gabon kantak...herriak zoratu egin direla dirudi. Jendea presaka, eskularruak jantzita, boltsaz beteta...olentzerok menditik guztia jaisteko aurten laguntza beharko du.
Tabernan lanean nengoela umeak etorri dira. Pozik. Olentzero datorrela eta, eskutitza idatzi behar zioten. "Prexing katx", Athleticeko kamiseta, baloia, panpina...dena prest dago.
"Badator olentzero, euskara dakar" kartela ikusi dut halako batean taberna kanpoko pareta batean. Olentzero badatorrela bai, sinisten dut baina euskara dakarrela...zaku batean hemen dagoen behar guztia etzaio kabitzen. Ezta pipa batean erre litekeen erdara beste erez. Hala ere, gabonetako zuhaitzean bada izar distiratsu bat, zeinetan Laudio argitzeko esperantza badudan.
Gabonak datoz eta dena prest dago baina hala ere, nik, opariak azken egunerarte eztitut erosiko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: