ikimilikiliKLIK

Gabonak hurbiltzen doazen heinean, ikasleak urduritzen doaz eta damu usaina dago...gaindituko dut ala ez? Askoren burutik pasako zen jadanik galdera hori.Azterketa gaindituko dut ala ez? Nahikoa egin al dut ala ezingo naiz irakaslearen tutoretzara negar pixka bat egitera ere ez agertu? Leioan nabaritzen hasi da. Pixkanaka liburutegietako aulkiak berotzen joango dira, fotokopiagailuak ataskatzen, gelak husten eta motxilak betetzen. Hiru hilabete hauetan egindako lana argitara eramateko  unea da. Egin duguna aprobetxatu eta egin gabe utzi dugun hori berreskuratzeko garaia.   Bihar ...


Abenduaren 15ean AHTaren aurkako manifestazioa izango da Arrasaten.Oraindik dago jendea ohartzen ez dena zer gertatuko den gure herrian tren mota hau eraikitzen baldin badute. AHT-ek konponezineko kaltea egingo dio Ama Lurrari. Paisaian eraso bortitzak eta lurren okupazioak ekarriko ditu. 79800 futbol zelai eta 47500 hektarea pikutara bidaliko ditu. Energia kontsumoa biderkatu egingo da eta zaratak ikarragarriak izango dira. AHT-k lurralde desorekak aregotuko ditu eta barrera efektu ikarragarria sortuko du. AHT-a neoliberalismoaren adibide esanguratsua da. Ez ditu egungo trafiko eta garraio...


Igor Arzuaga artista laudiotarrak webgunea estreinatu du   Igor Arzuaga musikari, margolari eta idazle laudiotarrak, interneten atari bat eskegi berri du bere lanekin. Bertan, eraikitzen lanetan diharduen arren oraindik, margoarekin, literaturarekin eta musikarekin egindako lanak daude ikusgai/entzugai.  www.igorarzuaga.com "Lainoen artetik...zuen gozamenerako -hori espero dut behintzat-" Kontaktua, bilaketak, audioak, loturak, ON-LINE egoteko aukera (berriak jaso...) eta gehiago!


Autoeskoletan lehen sorospenak gidari guztiei erakusten zaizkien arren, hildakoetako asko bizirik egon zitezkeen.   Gaur autoeskolara joan naiz berriro. Goizean sorospenei buruzko klasea egokitu zaigu. Istripu baten aurrean nola jokatu behar den, ze neurri hartu beharko genituzkeen, zauritua nola tratatu...muturreko egoera bati aurre egiteko prestatu nahi izan gaitu irakasleak. "Auto istripurik gehienak asteburutan izaten dira, goizaldez"   Hemorragia baten kasuan, arteria eta zainen artean nola bereiztu, "torniketea" azken aukera bezala aplikatu "boka a boka" delakoa, postura eg...


Euskal argitalpen berriak aurkezteko xedea duen 42.Durangoko Azoka abenduaren 5etik 9ra iragango da.Azoka 1965ean sortu zen, Frankismo garaian. Pixkanaka-pixkanaka, Euskal Herriko kultura bizitasuna erakusten duen ezinbesteko gertakaria bilakatu da, aurkezten dituen ekoizpen guztien bidez.Hasieran, erakusmahai batzuk baino ez ziren eliza atarian baina gaur egun, Durangoko Azoka euskal sorkuntzaren eta hedapenaren ezinbesteko hitzordua da. Euskarazko hainbat gauza (liburuak, diskak) aurkitzen dira bertan baina baita beste hizkuntza batzuetan diren Euskal Herriari buruzkoak ere. Aurtengo gaia...


Abenduak 3an Euskararen eguna, ospatzeko arrazoirik bada ala? Abenduak 3 astelehena, egun berezia izango da ikastetxetan dauden haur askorentzat. Oporrak hurbiltzen doazen heinean, olentzeroren usaina hartzen dabil ikastola. Ez azaroak 13 ez abenduak 21.  Abenduak 3a aukeratu zuten Euskararen eguna ospatzeko. Badirudi euskararen eguna emakumearen eguna, langilearen eguna...bezalako beste egun bat gehiago bihurtzen ari dela. Hori da, beste egun bat gehiago. Ez gehiago ez gutxiago. Euskara hizkuntz ofiziala den lurralde honetan, berez, ez litzatekeelako ezta ospatu behar. Egunero delak...


4 urte bete ditu Kloratita musika taldeak eta Durangoko azokan kaleratuko dute bere diska berria. Lau urte hauetan, lagun-arteko musika talde bezala hasi zenak, hasieran espero ez zuten fruituak eman ditu."Inoiz baino gehiago...komunismoa" izan da aurkeztu duten azkenengo lana. Bertan, herrien arteko elkartasuna nagusituko da. Santezon talde venezolarraren lanarekin batera kaleratu dute, eta prezio herrikoia izanda eragin ditzakeen etekin xumeak Boltxe aldizkariarentzat izango direla iragarri dute. Taldeak, hasieratik, musika eraldaketarako bitarteko moduan ulertu eta erabili izan du. Jenda...


EHUk ostegun honetarako, azaroak 29, "komunika 2007: komunikazioa planifikatzea" ekimena antolatu du   Euskal Herriko Unibertsitateak, BBK eta DEIA egunkarien laguntzarekin komunikazioko ikasle zein profesionalentzat dohako jardunaldiak antolatu ditu Zientzia eta Teknologia fakultateko paraninfoan. Goizeko 9.30etan hasiko dira, bertan parte hartzeko www.komunika.info webgunean eman behar duzue izena. Jorratuko diren gaiak aldiz, hauek izango dira: Komunikazioa planifikatzeko ikerketa. Alberto Gómez Segura, Test-Media-ko Zuzendari Orokorra. Gasteiz. IPAR KUTXA marka berria garai berrir...


2007ko azaroaren 25a, igandea. Laudioko oheak beteta, plaza hutsik. Eguerdiko 12:00ak hurbiltzen joan hala...jendea plazara gerturatzen hasi da. Izan ere, ordu horretarako egin du udaletxeak emakumearen aurkako indarkeria salatu asmoz  kontzentraziorako deialdia. Pixkanaka pankarta eta jendea iritsi dira. Gehienak emakumeak. Zergatik baina, emakumeon arazoa bakarrik al da, gizonezkoak ere ez al ditu inplikatzen? Guztiok esaten dugu harro ta ozen "ni enaiz matxista", ez dugu zertan "feminista" izan behar ere,  zer garen baino hobeto baitakigu denon partetik soilik iritsiko dela be...


Lehen korridarekin batera abiatu da Ilunbeko Maletilla bertso jokoa interneten   Ilunbeko maletilla ez da hiltzailea. Ilunbeko Maletilla hori baino gehiago da. Bertsozale elkarteak Gara egunkariarekin elkarlanean antolatutako jokoak osagai gehiago ere baditu: lau zezen eta lau korrida. Egia da bai, oraingoan zezenplazara ez dira toreroak atera, toreatzaileak bai. Xabier Paia, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira  eta Andoni Egañaren agindutara asko dira parte hartzen dabiltzan jokalariak. Eta hau dena epaimahai baten begiradapean. Eguneko ale onenak aukeratzeaz gain, maletilla bakoi...


ikimilikiliklik 1456147793698

Azken iruzkinak

2010-04-08 13:11 #1

UKTwa

UKTwa 2007-11-25 05:31 #2

Komunismoa??beno....

Edukiak