Pixka bat, gutxi da
Abenduak 3an Euskararen eguna, ospatzeko arrazoirik bada ala?
Abenduak 3 astelehena, egun berezia izango da ikastetxetan dauden haur askorentzat. Oporrak hurbiltzen doazen heinean, olentzeroren usaina hartzen dabil ikastola. Ez azaroak 13 ez abenduak 21. Abenduak 3a aukeratu zuten Euskararen eguna ospatzeko.
Badirudi euskararen eguna emakumearen eguna, langilearen eguna...bezalako beste egun bat gehiago bihurtzen ari dela. Hori da, beste egun bat gehiago. Ez gehiago ez gutxiago. Euskara hizkuntz ofiziala den lurralde honetan, berez, ez litzatekeelako ezta ospatu behar. Egunero delako Euskararen eguna. Uneoro hitzegin beharko genukeelako gure hizkuntzan. Erosketak egitera joan, eta dendariarekin euskaraz komunikatzeko aukera izan behar genukeelako. Osakidetzara joan eta mediku euskaldun batek behatzeko.Euskal Herrian Euskaraz bizitzeko.
Azkenaldian birus bat omen dabil kalean. Ekin-Ukan-Ekin, "Pixka bat es mucho!"...a bai?
Erreklamazio orria nahi dut: Olentzero, ekarriezu ikatza!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: