Durangoko Azoka abenduaren 5etik 9ra zabalik

ikimilikiliklik 1456147793698 ikimilikiliKLIK | 2007-12-03 12:02

Euskal argitalpen berriak aurkezteko xedea duen 42.Durangoko Azoka abenduaren 5etik 9ra iragango da.

Azoka 1965ean sortu zen, Frankismo garaian. Pixkanaka-pixkanaka, Euskal Herriko kultura bizitasuna erakusten duen ezinbesteko gertakaria bilakatu da, aurkezten dituen ekoizpen guztien bidez.

Hasieran, erakusmahai batzuk baino ez ziren eliza atarian baina gaur egun, Durangoko Azoka euskal sorkuntzaren eta hedapenaren ezinbesteko hitzordua da. Euskarazko hainbat gauza (liburuak, diskak) aurkitzen dira bertan baina baita beste hizkuntza batzuetan diren Euskal Herriari buruzkoak ere.



Aurtengo gaia umorea izango da eta nobedadeei dagokionez, 554 liburu eta disko berri izango dira edizio honetan. Azpimarratzekoa da, Iparraldeak, protagonismo berezia izango duela aurtengo Azokan. Euskal Kultur Erakundearekin batera, Ipar Euskal Herriko argitaletxe eta diskoetxe gehiagok etortzeko aukera izango dute. Azokan bertan ere, fisikoki, elkarrekin erakutsiko dituzten euren liburu eta diskoak.

Zubia luzea da eta, ez izan alferra eta animatu zaitez buelta bat ematera!!!


Utzi iruzkina: