Ezaguna izatea ez, ezagutza!
Autoeskoletan lehen sorospenak gidari guztiei erakusten zaizkien arren, hildakoetako asko bizirik egon zitezkeen.
Gaur autoeskolara joan naiz berriro. Goizean sorospenei buruzko klasea egokitu zaigu. Istripu baten aurrean nola jokatu behar den, ze neurri hartu beharko genituzkeen, zauritua nola tratatu...muturreko egoera bati aurre egiteko prestatu nahi izan gaitu irakasleak.
"Auto istripurik gehienak asteburutan izaten dira, goizaldez"
Hemorragia baten kasuan, arteria eta zainen artean nola bereiztu, "torniketea" azken aukera bezala aplikatu "boka a boka" delakoa, postura egokiak kasu ezberdinetarako...Ez naiz medikua baina asko ikasi dut gaurko eskolan. Halako batean irakasleak kolokan jarri gaitu. Arropa urratudun, aurpegi zikin, ahoan kiratsa ...duen eskale bat kotxez harrapatuko bagenu eta inkoszienteki dagoelako eta arnasik eztuelako hartzen "ahoz ahokoa" aplikatu behar izatekotan, askok zalantzan jarri dugu egingo genukeen.Dudarik ez bestalde, gure aitona edo auzokoa balitz. Eta Jose Antoniok orduan: ezaguna izateaz edo ez ezin gara baliatu, ezagutzaz baizik!.
Zein erreza den 112 sakatu eta laguntza eskatzea. Baina batzuetan beranduegi izaten da, batez ere norbaiten bizitza gure eskuetan dagoenean.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: