Ilunbeko maletilla, plaza bete zezen

ikimilikiliklik 1456147793698 ikimilikiliKLIK | 2007-11-19 19:22

Lehen korridarekin batera abiatu da Ilunbeko Maletilla bertso jokoa interneten

 

Ilunbeko maletilla ez da hiltzailea. Ilunbeko Maletilla hori baino gehiago da. Bertsozale elkarteak Gara egunkariarekin elkarlanean antolatutako jokoak osagai gehiago ere baditu: lau zezen eta lau korrida. Egia da bai, oraingoan zezenplazara ez dira toreroak atera, toreatzaileak bai. Xabier Paia, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira  eta Andoni Egañaren agindutara asko dira parte hartzen dabiltzan jokalariak.

Eta hau dena epaimahai baten begiradapean. Eguneko ale onenak aukeratzeaz gain, maletilla bakoitzari puntuazioa ematen diote  Gara egunkarikoak korridaren berri argitaratzeaz arduratzen diren bitartean.  Ez da txantxa, erronka garbia da:

HTTP:// MALETILLA.GARA.NET

 

Zakua bete sari aurkeztu dira Ilunbeko zezenak eta maletillak ez daude inori ezer oparitzeko prest. Banderilla prestatu, ausartu eta JALGI HADI PLAZARA!


Utzi iruzkina: