Euskal Herrian ez dira gutxi gaztetxe eta gazte asanbladak dituzten herriak. Horietako asko, urteetako ibilbideagatik ezagunak dira. Beste asko, bide luzea daukatenak aurretik. Tokian toki baina, bada batzen dituen ezaugarri bat: gazteon beharrak asetzeko autogestioa. Abiadura Handiko Trenaren obrak abiada handian doaz. Udalaitz, Durangaldea, Aramaio...pasatzen den leku guztietako lurrak, zelaiak, txoriak, baserriak...bizitza zanpatzera doa. Horregatik, Euskal Herriko gazte asanblada eta gaztetxeen koordinadorak, datorren abenduaren 15ean Arrasaten egingo duten manifestazio nazional...
Barakaldoko Herriko tabernan gaur pintxo eguna ospatu dute52 pertsona izan dira gaur Pintxo egunan parte hartu dutenak. 4 euroko "sarrera" ordaindu eta nahi izan ditugun guztiak jateko aukera izan dugu. Hori bai bazkari galanta!!! Denetarik izan dugu, gustu guztietarako, gozo zein gazi. Guztiak desberdinak eta bakarra izan dugu irabazlea. Kasu honetan, irabazlea gozo-gazi zaporekoa izan da. Moldezko ogi zatitxo batean philadelphiaz gantzituta, gainean anana zati bat, urdaiazpiko beste zati txiki bat eta bukaeran kiwi pizkatxo bat, zoragarria eta txapelduna! Horrek ez du esan nah...
Euskadiko eta Nafarroako selekzioa Rusia eta Bulgariaren aurka lehitu dute Larunbatean, Durangon errepikatu zen “El encuentro internacional de gimnasia rítmica” euskal federazioagatik zuzenduta. 240 gimnastak, 60 teknikari eta gutxi gora-behera 20 epaile bildu ziren Landakoko polikiroldegian. Hainbeste jenden artean, Almudena Cid eta Iban Parejo azpimarratu behar ditugu. Almudena Cid olimpiadetan hiru urtez jarraian egon den neska da; Iban Parejo, bestalde gaur egungo Europako txapelduna eta aerobic-eko mundialan brontzezko medaila jazo zuena da. Bi kirolari ospetsu honeki...
Larunbatean hasi zen Arabako bertsolari gazteen sariketa, giro ederrean Azaroak 10, larunbatean hasi zen Bertxoko sariketa Aramaion. Hitzordua jarria zegoen, eta bertaratu ziren 70 lagunek, ondo baino hobeto pasatu zuten. Hasieratik amaierara, zerbaitegatik bereizia baldin bada lehiaketa hau, ariketen orijinaltasunagatik da. Izan ere, bertsolariek agurrak, kantu tradizional baten moldaketan bota behar dituzte eta ohikoa ez den bezala, lan puntuagarria da. Hiru kanporaketa eta final bat Guztira hamazortzi bertsolari izango dira abenduaren 1ean Gasteizko Errexala elkartean izango den f...
Aiarako irrati libreena interferenziarik gabe airean! Uhinak Irratia Aiara eskualdeko irrati librea da. Duela urte batzuk jaiotako proiektua bada ere, aurten ere berrikuntzaz lepo iritsi da gure artera. Iaz antenatik sarerako jauzia eman baldin bazuten (www.uhinak.net) , aurten, herritarrek herritarrentzako eginiko programa izango da entzungai. Arabako Hala Bedi irratiarekin duen elkarlanaren frutu izango omen da 2007/08 denboraldirako prestatu diguten konpainia. Goizetan, Zebrabidea irratsaioa, Suelta La Olla...bezalako irratsaioak entzuteaz gain, arratsaldetan Aiara esk...
Aurten ere Barakaldoko Ibarrakaldu dantza taldeak hitzik gabeko ekitaldia eskeini digu Barakaldoko Antzokian. Orain dela hamaika urte hasi zen proiektu berri hau eta antza denez, oraindik martxan dabil Barakaldo eta bere ingurunetan dagoen arrakastagatik. Urtero kanpoko bi herri desberdin etortzen dira bere musika eta dantzak aurkezteko. Aurten, Granada (Baza) eta A Coruña (Catalmibre) izan dira zubia gure herrian gozatzeko aukera izan dutenak. Beste urteetan berriz, Belgikatik, Menorkatik, Frantziatik eta Italiatik etorri dira besteak beste. Gonbidatu berezi horiez gain, musikan er...
Lau egunetako zubia eta gero, salda bero! Halloween gaua, hildakoen eguna eta asteburua. Ez dira eguna ospatzeko arrazoiak baina bai aitzakia paregabeak. Gernikako azken astelehena eta gero, piperretatik kalabazetarako saltoa eman zuten zenbaitek Euskal Herrian pasaden ostegunean ere. Ingalaterratik datorren ohitura honek, geroz eta sorgin gehiago biltzen dituelakoan nago. Niri pertsonalki, patetikoa iruditzen zait jai hau, baina bueno, beste batzuei ere Santo Tomaseko txerria huskeria bat irudituko zaie. Kontuak kontu eta aitzakiak aitzaki, jende askok eskapadatxo bat egiteko erabili...
Igandean erabakiko da zeintzuk eskuratuko duten finalerditarako txartela Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Iraila amaieratik bero bero dago giroa Gipuzkoan. Izan ere, lau urterik behin ospatzen duten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren trena abiarazi zuten 72 bertsolarik. Geroztik, sailkapen saio ugari egin izan dituzte eta final laurdenetarako saio baten faltan dago orain. Hain zuzen ere, igande honetan erabakiko da finalerdietara pasako diren kuadrilla zein den. Izen asko, aukera gutxi Entzulegoak bai baina epaileek ez dute barkatzen. Taula gainean erakusten duzuna da baloratua izango den...
Etxebizitza = Negozioa Etxebizitza ez da eskubidea, luxua da. Hitz hau entzuten dugun bakoitzean, hori da gazteoi burura etortzen zaiguna behintzat. Batzuen negozioa, guztien iruzurra da eta ez da kasualitatea. Izan ere, Marbellaraino joan barik Euskal Herrian espekulazioak milaka dira. Etxebizitzak etengabe ari dira eraikitzen. Norentzat baina? gaur egungo gazte@k, egoera aldatzen ez den artean eta zorte itzelarekin, 2015ean eskatu ahal izango dugu hipoteka bat. Gauzak ondo badoazkigu, 2050ean amaituko dugu ordaintzen.Bizitza hipotekatu ta gero noski. E...
Ba al dakizue euskal ikasleok ze datorkigun bologna prozesuarekin? Prozesu horrek ekarriko diguna euskal ikasleriari, eskubideen murrizketa bat da .Luze eta zabal hitz egin dezakegu Bologna prozesuaz, baina era laburrean, Bologna hezkuntza mailan ematen ari den prozesu bat da Europar Batasunean, besteak beste tituluen homologazioa duena helburu. Ikasleok lau arrazoi nagusi zerrendatzen ditugu Bolognari ezezkoa emateko: Prozesuaren azken helburua unibertsitatearen pribatizazioa izango da. Kultur eta hizkuntza eskubideak murriztu egingo dira, ingelesa hizkuntza ofiziala bihurtu den he...