Bertxoko sariketa, pataten erreinuko begiraden jabe

ikimilikiliklik 1456147793698 ikimilikiliKLIK | 2007-11-11 20:24

Larunbatean hasi zen Arabako bertsolari gazteen sariketa, giro ederrean

Azaroak 10, larunbatean hasi zen Bertxoko sariketa Aramaion. Hitzordua jarria zegoen, eta bertaratu ziren 70 lagunek, ondo baino hobeto pasatu zuten. Hasieratik amaierara, zerbaitegatik bereizia baldin bada lehiaketa hau, ariketen orijinaltasunagatik da. Izan ere, bertsolariek agurrak, kantu tradizional baten moldaketan bota behar dituzte eta ohikoa ez den bezala, lan puntuagarria da.

 

Hiru kanporaketa eta final bat

Guztira hamazortzi bertsolari izango dira abenduaren 1ean Gasteizko Errexala elkartean izango den finalerako txartela lortzeko asmoarekin.Zortziko Handian, txikian eta Hamarreko txikian kantatzeaz gain, bertsolariek trikitixarekin lagundutako kopla saio bat egin beharko dute eta honen ondoren, gai-jartzaileak esandako kantaren doinuarekin hitz bati bertsoa bota beharko dio. Lanak errazteko ordea, atal honetarako erabiliko diren euskal kanten zerrenda publiko egin dute: Lanroberra popopopo, kanuto xixilindro, Hegoak ebaki banizkion, Olentzero eta Xalbadorren heriotzean.

 Lehenengo kanporaketan, Aramaion Jokin Labayen, Andere Arriolabengoa, Iker Agirre, Eneritz Artetxe, Hodei Iruretagoiena eta Olatz Ibarluzea ariko dira Lierni Altuna gaijartzailearen agindupean.Gainontzeko kanporaketak, azaroaren 17an Etxebarri-IpiƱan eta 23an Agurainen jokatuko dira. Araban gerra usaina dago, lizango al da bakerik?

 

Informazio gehiago www.bertxoko.halabedi.org atarian


Utzi iruzkina: