"Ez, ez, ez BOLOGNARI EZ!!"

ikimilikiliklik 1456147793698 ikimilikiliKLIK | 2007-10-26 15:22

Ba al dakizue euskal ikasleok ze datorkigun bologna prozesuarekin?

Prozesu horrek ekarriko diguna euskal ikasleriari, eskubideen murrizketa bat da .Luze eta zabal hitz egin dezakegu Bologna prozesuaz, baina era laburrean, Bologna hezkuntza mailan ematen ari den prozesu bat da Europar Batasunean, besteak beste tituluen homologazioa duena helburu.  Ikasleok lau arrazoi nagusi zerrendatzen ditugu Bolognari ezezkoa emateko:

  1. Prozesuaren azken helburua unibertsitatearen pribatizazioa izango da.
  2. Kultur eta hizkuntza eskubideak murriztu egingo dira, ingelesa hizkuntza ofiziala bihurtu den heinean.
  3. Unibertsitatea eliterako gune izatera itzuliko zen, hezkuntzarako eskubidea murriztuz ikasleei.
  4. Ikasleen kolektiboa suntsituko da, indibidualismoa bultzatuko delako, lehiakortasun kapitalista bultzatuko delako eta ikasleon arteko kohesioa gutxituko delako.

Beraz ez izan lelo eta esnatu zaitez! Lau arrazoi hauek eta arrazoi askoz gehiagorengatik, gure eskubideak salgai ez daudela aldarrikatu behar dugu. Horregaitik gonbidatzen zaituztegu zuen eskolan zein zuen unibertsitatean egiten diren egonaldi guztietan parte hartzera. Ikasleok eskubideak ditugu, gure etorkizuna aukeratzeko eskubidea.


Gazteak, ohar zaitezte!! Bologna ez da desagertuko aurre egiten ez badugu…

                  

                         IKASLE BORROKAZ LORTUKO DUGU!!!


Utzi iruzkina: