Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladak...AHT GELDITZERA GOAZ!

ikimilikiliklik 1456147793698 ikimilikiliKLIK | 2007-11-19 19:09

Euskal Herrian ez dira gutxi gaztetxe eta gazte asanbladak dituzten herriak. Horietako asko,  urteetako ibilbideagatik ezagunak dira. Beste asko, bide luzea daukatenak aurretik. Tokian toki baina, bada batzen dituen ezaugarri bat: gazteon beharrak asetzeko autogestioa.

Abiadura Handiko Trenaren obrak abiada handian doaz. Udalaitz, Durangaldea, Aramaio...pasatzen den leku guztietako lurrak, zelaiak, txoriak, baserriak...bizitza zanpatzera doa. Horregatik, Euskal Herriko gazte asanblada eta gaztetxeen koordinadorak, datorren abenduaren 15ean Arrasaten egingo duten manifestazio nazionalera joateko deia luzatu du. Herri txikia bai, baina txikitua ez!

Era berean, abenduaren 14an herri guztietan mobilizazioak egitekoak dira, beraz, informatu eta animatu!

 


Utzi iruzkina: