52 desberdin eta bat irabazlea!!!

ikimilikiliklik 1456147793698 ikimilikiliKLIK | 2007-11-18 17:09

Barakaldoko Herriko tabernan gaur pintxo eguna ospatu dute
52 pertsona izan dira gaur Pintxo egunan parte hartu dutenak. 4 euroko "sarrera" ordaindu eta nahi izan ditugun guztiak jateko aukera izan dugu. Hori bai bazkari galanta!!! Denetarik izan dugu, gustu guztietarako, gozo zein gazi.



Guztiak desberdinak eta bakarra izan dugu irabazlea. Kasu  honetan, irabazlea  gozo-gazi zaporekoa izan da. Moldezko ogi zatitxo batean philadelphiaz gantzituta, gainean anana zati bat, urdaiazpiko beste zati txiki bat eta bukaeran kiwi pizkatxo bat, zoragarria eta txapelduna! Horrek ez du esan nahi gainontzekoak gozoak ez zeudenik, 45 minututan guztiak desagertu baitira, plater huts-hutsik!

Pintxo eguna ospatzeaz aparte, egun berezia eta alaitsua izan da Barakaldoko auzokideentzako. Berriz ere, Klemen, gure auzokidea, laguna etxean daukagula, bere familiarekin, maite zaituztegunekin!!
Espero dugu gurekin betirako gelditzeko izatea...
                                                   
                                                      ONGI ETORRI KLEMEN!!




Utzi iruzkina: