Perretxikotara baino, G puntuaren bila

ikimilikiliklik 1456147793698 ikimilikiliKLIK | 2007-11-03 11:09

Igandean erabakiko da zeintzuk eskuratuko duten finalerditarako txartela Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan

Iraila amaieratik bero bero dago giroa Gipuzkoan. Izan ere, lau urterik behin ospatzen duten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren trena abiarazi zuten 72 bertsolarik. Geroztik, sailkapen saio ugari egin izan dituzte eta final laurdenetarako saio baten faltan dago orain. Hain zuzen ere, igande honetan erabakiko da finalerdietara pasako diren kuadrilla zein den.

Izen asko, aukera gutxi

Entzulegoak bai baina epaileek ez dute barkatzen. Taula gainean erakusten duzuna da baloratua izango dena, ez urtean zehar egindako lana. Tokian tokikoa. Aurtengo edizio honek, inoiz baino parte hartze handiagoa izan duela nabarmendu dute antolatzaileek. Hartara, GBE (Gipuzkoako Bertsozale Elkartea) baikor azaldu da txapelketak izan duen eta izaten ari den jarraipenarekin.

 

"Bada gutako bakoitzaren baitan G puntua baino intersegarriagoa den puntu bat. Ez da aurkitzen erraza.

 

Esango nuke, ez dela Tokio aldatzen, baina, toki berean ego narren, aldakorra da oso. Nork berea ezagutzen du gehien. Eta hori ere ez beti.

 

Egoera eta esaera berak esanahi desberdina  du puntu desberdinetatik.

 

Desesperaziotik zorionera dagoen alde. Ikuspuntu esaten diote. Eta abentura bat da ingurukoena ezagutzen saiatzea."

Beraz, abenturan murgildu nahi baduzu, badakizu www.gpuntua.com, www.bertsozale.com


Utzi iruzkina: