Bertsolari Asier Altuna, 2011 Luzemetraia. Bertsolaritzari buruz pelikula bat egitea zen abiapuntua. Bidean ixiltasuna, poesia, biluztasuna eta bapatekotasunaren amildegia topatu genituen. Inprobisatzen bukatu genduen. Bertsolari pelikula dokumentala Donostiako 2011 zinemaldiko sekzio ofizialean aurkeztu zen. Ondoren Euskal herria, Madril eta Bartzelonako areto komertzialetan estreinatu zen, 16.000 ikusle baino gehiagok ikusi zuten pelikula zine aretoetan. Ondoren, herriz herri proiekzio ezberdinak egin ziren gehienetan pelikulako protagonisten solasaldiekin. Munduko zine jaial...


Oihane Lazkanoiturburu bertsolari gazteak ateratako letra, "Badira Hiru Aste" doinuarekin, autopista elektrikoaren aurkako kantu bat ikusi dezakegu ondorengo bideoan. Behean duzue ere kantuaren hitz osoak, yotubetik hartuak. Animatu eta hasi abesten !!. Inguruneari begiratuz arazoa da larria, guri pasatu nahi baitigute linea poste berria, gaixotasunak ugari sortuz ez da osasungarria, txikizio hau guretzako da kalte ikaragarria. Linea bertan behera uzteko lana egin beharra dago, informatu dezagun jendea hobeto eta gehiago, beraz oihuka dezagun denok haratago ta ozenago, denon laguntzaz...


Beno, igaro dugu BECeko finala. Emozioz betetako eguna, zalantzarik gabe. Bertso zirraragarriak entzuteko aukera paregabea izan dugu, eta bertara hurbiltzerik izan ez dugun askok seguru bertaratutakoen inbidia izango genukeela. Ze emozioa izan behar duen 15.000 bertsozale zortzi txapeldun handiren jarduna bertatik bertara entzuten eta bizitzen egotea...Hunkitu egin naiz saioko hainbat momentutan. Batzuk aipatzearren Ametsen goizeko kartzelako lana aipatu beharko litzateke, baita Maialenek arratsaldeko saioan kantatutako bertsoak ere ("hospitaleko medikua minbizidun haurrei begira). Sari ban...


Berria egunkariaren web gunean Bertsolaritza txapelketarako kiniela osatzeko aukera dago. Sari onak zozketatuko dira irabazleen artean. Nik egin dut nire kinielatxoa, ez dakit buruak edo bihotzak horrela eskatuta. Hemen jartzen dut guztion aurrean (finaleko ordena jarri behar da):1- Maialen Lujanbio. Sendo dabilen bertsolaria da eta merezi du.2- Andoni Egaña. Txapelduna ezin beherago jarri, Jendeak dioenez lasai joan ahal izango da, erakutsi baitu orain arte bertsolari aparta dela. Nire iritziz, hori presio handiaren sortzaile ere izan daiteke.3- Amets Arzallus. Finaleko gazteena, baina sen...


Aitortu beharra daukagu Bartulu-n 2005 eko Bertsolari Txapelketa ez genuela ikusi, oraindik gure txokoa ireki gabe zegoen eta segurenik herriren batean pote latz baten hatzaparretan preso egongo ginen. Nahiz eta horrela izan, gaur goizean zera aipatu dit Antton-ek, “agian Bertsolari Txapelketa ere debekatuko duela Ares jaunak, espainiar auzitegien laguntzarekin” eta egia esan ez ninduke harrituko. Internet-en azken txapelketako bertso bila hasi gera eta horra hor Amets Arzallus-ek oparitutako altxorra. Laburbilduta herri oso baten aurrean mintzo da eta egia esan hainbat esparru ukitzen ditu...


Bertsolaritza

txokoa 1456153394317 Gure txokoa | 2008-04-20 15:37

    Oraingoan bertsolaritzari buruz berba eingotsuegu. Danok jakin badakigu zer dan hau, baie zenbatek bultzetan dozue geure kulturaren hain adierazgarri dan hauxia??    Egie esan, Goizalderi ez iako askorik gustetan, baie neuk oso gustuko dekodaz. Parre itzelak botetan direz bertsolari da bertsoekaz. Hoxegatik dabiltza plazatik plazara, festaz festa kantetan, jendea entreteniduteko da denboraldi ederra eskeintzeko.    Bilboko festatan eon ziran, adibidez, bai eta Galdakoko gaixetan bere. Bai batan da baita bestien be oso bertso alaiak eskeini eb...


Igandean erabakiko da zeintzuk eskuratuko duten finalerditarako txartela Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Iraila amaieratik bero bero dago giroa Gipuzkoan. Izan ere, lau urterik behin ospatzen duten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren trena abiarazi zuten 72 bertsolarik. Geroztik, sailkapen saio ugari egin izan dituzte eta final laurdenetarako saio baten faltan dago orain. Hain zuzen ere, igande honetan erabakiko da finalerdietara pasako diren kuadrilla zein den. Izen asko, aukera gutxi Entzulegoak bai baina epaileek ez dute barkatzen. Taula gainean erakusten duzuna da baloratua izango den...


Iepa!Badeula apaiz berria kuadrilan! Lengo larunbatean izan ginen artzai onaren elizan eta hona hemen amaierako eskertzan bota zuen bertsoa. Jarriko ditut argazki batzu aurrerago.


Pasadan 8an hasi zen Zamudion bertsolari txapelketa "Bapatean Bizkaia" lemarekin eta abenduaren 16an amaituko da Bilboko Euskaldunan. Finala larunbat batean izango da eta azaroan euskaltegietako eta unibertsitateetako ikasleek ere proban parte hartzeko aukera izango dute.


Apirilak 8 · Larrabetzun Aurten, bizkaiko bertsolari gazteak Larrabetzun batuko dire eta ekitaldi guzti honekaz herrie ederto baten girotuko doskue!!! 12:00etan Poteo musikala14:30etan Bazkaria (txartelak herriko tabernatan dauz)Bazkalostean, bertso-jarriak, bertso-antzerkia, kanta zaharrak (kanpantxuko errepertorioa), show sorpresa…  19,00 EMETIK ( Onintza Enbeita, Iratxe Ibarra eta Oihane Perea) 22,00 Erromeria Drindots taldeagaz


Azken iruzkinak