Ikusi eta abestu: autopista elektrikoaren aurkako kantua

sakanakoahtrikez 1456152365123 Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana | 2013-08-30 11:17

Oihane Lazkanoiturburu bertsolari gazteak ateratako letra, "Badira Hiru Aste" doinuarekin, autopista elektrikoaren aurkako kantu bat ikusi dezakegu ondorengo bideoan. Behean duzue ere kantuaren hitz osoak, yotubetik hartuak. Animatu eta hasi abesten !!.

Inguruneari begiratuz
arazoa da larria,
guri pasatu nahi baitigute
linea poste berria,
gaixotasunak ugari sortuz
ez da osasungarria,
txikizio hau guretzako da
kalte ikaragarria.

Linea bertan behera uzteko
lana egin beharra dago,
informatu dezagun jendea
hobeto eta gehiago,
beraz oihuka dezagun denok
haratago ta ozenago,
denon laguntzaz lortu dezagun
jarri baino lehenago.

Gelditu beharra daukagu
gutxi falta da egiteko,
baino herritar oro behar da
haustura hau gelditzeko,
eskubidea daukagulako
gurea defendatzeko,
dirudun zikiñ horiek behingoz
denok bakean uzteko.

Proiektu edo txikizio hau
dirudun denen ogia,
bertan bera uztea degu
nahi eta eskaria,
festarako ta borrokarako
behar dugu indar handia,
jende guztiak jakin behar du
honi buruzko egia.

Laster ikusiko ditugu guk
burnizko posteak gora,
elektrizitatea ibiltzeko
ta aurrezteko denbora,
argia azkar hara ta hona
ta bitartean gu nora?
autopista elektriko honek
ez garamatza inora.

Eta gainera katxarro honekin
ez dugu ezerez lortzen,
ta topografoak hasi dira
nola egin antolatzen,
gezurren bidez baserritarrak
bertan behera hondoratzen,
geroa belzten ari zaizkigu
euren eskuak zuritzen.


Utzi iruzkina: